kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Letra txikiaz bada ere / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002

Idazle baten kezkak A. de Amezaga / Bilbao, 2002-10

Zeintzuk izan daitezke autore baten kezkak, noizean behin buruhausteak ematen dizkiotenak? Gizakia denez (gu bezala) edozeinek izan ditzakeen arazoen ondorioak, gehi bere lanbide intelektualaren bidez sortu ahal direnak. Orduan, buruhauste gehiago izaten ditu idazleak besteekin konparatuz! Joan Mari Irigoienengana (Altza, 1948) jo dugu, erabaki interesgarri hauxe hartu duelako: bere kezka dexente liburu batean azaldu (gogoratu Psikologiak gomendatu ohi duela idatziz zein ahoz azaleratzea edozein buruhauste), Letra txikiaz bada ere izenburuko lanaren bidez. Poesia liburu “lurtar” gisa definitu da, soziala, noski, Irigoienek bere inguruko gaiei buruz diharduelako: Euskal Herria, existentzia, prentsa “arrosa”, erlijioa… eta baita gaur egungo gizartean ezagunak diren beste asuntoei buruz ere. Liburua aurkeztu zen egunean argi utzi zuenez, “barruan sentitzen nuen indarrei bidea eman diet”. Ez da izan Irigoienek poesia landu duen lehenengo aldia, 1975ean hasi baitzen, Hutsetik esperantzara liburuarekin, genero hau jorratzen, urteetan zehar narrazioarekin tartekatu duena (1991 eta 1996an poesia liburuak ere kaleratu zituen). Forma aldetik, Letra txikiaz bada ere-k Oteizaren zenbait poema burura ekartzen ditu (ez dakigu omenalditxoren bat bada edo, baina Arantzazuko oteitziar apostoluei buruz ere idatziko du). Hau guztia azalduta, azken duda: nola ikusten du poeta honek bere burua? “( …) hitzaren frankofratzailetzat dut/ neure burua,/ poema-liburu honetan bai bederen”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak