kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014

Narratzailearen ahotsa Javier Rojo / El Correo, 2015-03-28

Urtebete inguru pasatua da dagoeneko Danele Sarriugarteren lehenengo nobela agertu zenetik. Momentu hartan “Erraiak” izenburua zuen liburu horrek zeresan handia sortu zuen gure artean. Orain, nobela honek piztu zuen interesa pixka bat apaldu delarik, idazlan hau perspektiba handiagoz ikus dezakegu. Argumentuaren abiapuntuan haustura sentimental bat agertzen zaigu: narratzailearen papera betetzen duen pertsonaia bere mutil lagunak utzi du, eta horren ondorioz, antza denez, lur-jota geratu da. Baina egoera honek narratzaileari aukera ematen dio bere gorabehera sentimentalak plazaratzeko, beste maitale batzuekin izandako esperientziak kontatzeko. Nobela honetan benetan garrantzia duen osagaia narratzailearen ahotsa da, diskurtsoaren ardatz nagusi moduan azaltzen zaiguna. Narratzaileak bere istorioa kontatu nahi digularik, begi aurrean jartzen digu parafernalia erretoriko gehiegizko bat, diskurtso hanpatu eta arranditsua sortzeko. Eta hori egitean gai batetik bestera igarotzen da, ideien asoziazio oso pertsonalak sortuz. Gauzak honela, bere ahotsaren erakusketa hori alde batera utzita ez da batere argi geratzen narratzaileak zer kontatu nahi duen.

Narratzaileak, bestaldetik, ez du aukerarik galtzen bere kulturaren erakusketa ere egiteko, askotariko kantari, idazle eta zinegileak aipatzen baititu behin eta berriro, agian balizko irakurlea epatatzeko (hitzen bidez liluratzeko) asmoarekin.

Aitortu behar da narratzailearen hitzetan islatzen den sarkasmoari eta diskurtso hanpatuari esker ezkutatzen dela nobela honek argumentuaren aldetik duen sinpletasuna, desioaren “gezur erromantikoa”ren erakuspena besterik ez baita hor kontatzen zaiguna. Hori bai, literatur txinparta eta txapligu askorekin. Eta hori idazle trebe batek baino ezin du egin.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak