« Pertsonaiak eta paisaiak | Baina izan ote da inoiz Marcel Schwob-ik? »
Inoiz izan ez garenotan / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2002
Amodiozko poesia Javier Rojo / El Correo, 2002-10-23
Karlos Linazasorok “Inoiz izan ez garenotan” poema liburua idatzi du. Poema liburu honen gaiak, poesian beharbada gehien jorratu den esparrura bidaltzen du irakurlea: bertako poema guztiak amodioaren inguruan aritzen dira. Alde honetatik, liburu tradizionala da, bide berrietan sartzen ez baita. Formari dagokionez, poema hauek bertso luzeez osatuta daude, baina hots eta soinuen aldetik erakusten duten erritmo faltagatik, ez dira suertatzen, hasiera batean lirudikeen moduan, oso nabarmenak.
Poesiak berezkoa behar duen erritmo hori, irudiez ematen dute. Hauek, surrealismoaren oinarrietan ia, errealitate autonomo bat osatzen dute, gaiak markatu beharko lituzkeen mugetatik ihes egiten dutelarik. Irakurlea, beraz, halako irudien elkarketan galtzeko arriskuan dago askotan, poesia ulertzeko ez balitz bezala, inpresio hutsezko uholdea balitz bezala. Edonola ere, badirudi gai honekin eta halako irudien pilaketarekin idazleak maitasunak suposatzen duen osotasuna aditzera eman nahi duela, beste pertsona batengana hurbilarazten duen maitasunik gabe, subjektuak zerbait falta du eta. Azken urteotan euskal poesia erdi mailako tonu lasai batean mugitzen da, ausardia handiegirik gabe. Karlos Linazasororen liburu honek bide horri eutsi dio.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez