kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Iazko hezurrak / Unai Elorriaga / Susa, 2014

Indarkeriaren muinean Javier Rojo / El Correo, 2015-02-28

Azken bolada honetan ematen du Unai Elorriaga ezkutatuta ibili dela. Gutxitan agertzen zaigu plazara, borondatezko erretiro lasaian balego bezala. Baina kontuan hartuta idazlea ez dela idatzi gabe egon, esan daiteke idazle batek publiko aurrean agertzeko duen berezko modua baino ez duela hautatu: bere idazlanek kontatzen dute berak adierazteko duena. Azken urte hauetako lan isilaren emaitza “Iazko hezurrak” izenburuko nobela honetan ikus dezakegu. Hemen, Irene Arrias deitutako pertsonaiarengan oinarrituta, Elorriagak indarkeriari buruzko hausnarketara bultzatzen duen testu dentso eta askotan deserosoa eskaintzen digu. Irene Arrias 70eko hamarkadaren hasieran jaioa da Algortan (alde honetatik, idazlearen bizitzarekin kointzidentzia handia dago), eta biolentziaren gaiaz obsesionatuta bizi delarik, narrazioan pertsonaia horren bizitza eta edonongo eta edonoizko gertakari biolentoak loturik agertzen zaizkigu, pertsonaiaren bizitzaren edozein momentu egokia baita, momentu horren inguruan edonon (Euskal Herrian ere bai, idazleak ez baitu gure egoera saihesten) gertatutako istorio bortitzak kontatzeko. Irakurketa, batzuetan, ez da batere erraza, batez ere irakurlea denbora-pasa lasaiaren bila baldin badoa. Esango nuke badagoela hari bat, Elorriagaren nobela eta Bolañoren “2666” miresgarri hura lotzen dituena. Bestalde, bortizkeria itogarri honen presentziak ia izaera fisikoa du, gorputzari buruzko erreferentziek halako sentsazioa azpimarratzen baitute. Liburu osoa alderik alde zeharkatuz ideia nagusi bat topatzen dugu, liburuan bertan esplizituki adierazten dena: Indarkeria ez da salbuespena. Irakurlea ukabilkada batez bezala astintzen du liburu honek, eta jakina, hori ez da meritu txikia.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak