kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Inurrien hiztegia / Mariasun Landa / Pamiela, 2013

Tximeleta, mendian Arantxa Urretabizkaia / 111 aldizkaria, 2015-02

Liburu batzuk zaldiak dira, jauzi dotore batez ekiten diote bideari eta luzaroan jarrai dezakete aurrera, batzuetan lauhazka, bestetan trostan, zerumugaz zerumuga.

Beste batzuk elefante baten zalaparta egiten dute, inguru guztiari eraginez. Batzuk hegazti migratariak dira, mundu zabaleko edozein bazterrera heltzeko prest, edo zuhaitzen gainetik haratago nekez igoko direnak. Sugeak ere badira, ezkutuan lan egiten dutenak, inork nabaritu gabe nahi dutena lortzen dutenak.

Gaur aipatu nahi dudan liburua tximeleta bat bezain dotorea da, tximeleta bezain arina eta hura bezain jostalaria. Inurrien hiztegia du izenburu eta Mariasun Landak argitaratu zuen Pamiela argitaletxean 2013an. Bi eratako tximeletak omen daude: egunez dabiltzanak, guk ikusten ditugunak eta gauez jarduten dutenak, guretzat ia beti ikusezinak.

Alfabetoaren arabera antolatutako berrogeita hamar mikroipuin ditu liburuak, batzuk lerro gutxikoak, beste batzuk orri osoa hartzen dutenak. Umorez blaitutako textuak, satirara emanak askotan eta gure gizarteari buruzko alegiatzat har daitezkeenak.

Ez du liburuak hotsanditasun izpirik eta hori guztiz eskergarria iruditzen zait hainbestetan hotsandikeriaz jositako liburuak irakurtzen ditudalako. Sartzen zara historia baten muinean eta atzetik entzuten duzu idazlea ahopeka azpimarratuz idazten duen lerro bakoitzaren garrantzia, pisua, transzendentzia.

Jartzen da gure tximeleta orri baten gainean, demagun liburuaren 69.ean eta hau irakurtzen dugu: “Txiki-txikitatik esana zioten ez ezkontzeko inurri gorri batekin. Baina horietako bat ezagutu bezain pronto, ero-ero maitemindu zen; ezkondu eta ume gorri-beltzak izan zituen. Harrezkero, beti esan ohi zuen kultur aniztasunaren aldekoa zelako egin zuela hura”.

Handik egiten du salto 95.era: “Inurri batek santu izan nahi zuen, eta ez zekien nola. Eta jakin gabe hil zen”.

Esan bezala, alfabetoaren arabera daude antolatuak alegiok, izenburua aintzat hartuta. Baina gure tximeletak badaki libre dela lore batetik bestera joateko, gutiziaren aginduen arabera, dantzak nahi duen lekura.

Hori guztia ardoa likore bihurtuz. “Baten bati bururatzen bazaio hiztegi ez den hiztegi honetan laburtasuna eta izerdia kontrajarriak direla, Karl Marxek Engelsi idatzitako gutun-zati batez oroituko naiz: “Sentitzen dut hain gutun luzea idaztea, baina ez daukat astirik laburragoa egiteko”.

Dagoeneko hartua diot esaldia maileguan Landari, baina jabetu orduko tximeletak beste lore batera eraman nau.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak