kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Abisalia / Asier Serrano / Txalaparta, 2014

Lokamutsezko mundua Javier Rojo / El Correo, 2015-01-31

Asier Serranoren literatur mundua berezia da oso. Bere testuei esker bidaia egiten dugu guk ezagutzen ditugun inguruen antza daukaten eskualdeetara. Baina gure mundua gogora ekartzen badute ere, badute zerbait, gure ohiko lekuetatik urrun jartzen dituena. “Abisalia” izenburuko idazlan hau horren adibidea izan daiteke. Lehenengo eta behin, esan behar da irakurleak, batez ere idazlanak generotan sailkatzeko joera badu, ez duela oso ondo jakingo zeren aurrean dagoen: nobela da? narrazio sorta? prosaz idatzitako poemak ote…? Agian esan liteke Serranoren liburua hori guztia dela batera. Liburua atal laburrez osatutako idazlan moduan aurkezten da. Atal horiek gehienak prosazkoa dira (bada poemaren bat ere), eta atalen arteko harreman sendorik planteatzea zaila bada ere, dudarik gabe liburua eraikitzeko erabili diren zati horiek badute elkarren arteko harremanik.

Ezinbestekoa da irakurlearen parte hartzea argumentua poliki-poliki osatzeko, baina jakinda argumentua azkenean beti lausotuta geratuko zaiola. Eta bertan ikusten dugu leku bat, Abisalia izenekoa. Pertsonaiak han agertzen dira eta ez dago argi leku hori ihesleku moduan agertzen zaien ala kartzela moduan.

Ametsezko (lokamutsezko) mundu horretan dauden pertsonaiak patuaren eraginpean daude, eta desira itsuek edota nerabezaroko oroitzapenek biziarazten dituzte. Ez dirudite pertsonak, baizik-eta ispilu deformatu batean sortzen diren islak. Bestaldetik, idazkera ere ikusgarria da, eta testu batzuk prosazko poemak bezala aurkezten dira. Azken urte hauetako euskal literaturaren bilakaera ikusita, benetan eskergarria da hau bezalako liburu batekin topo egitea, kontsumoko literaturaren aurka idazleak oraindik ere pentsatzen baitu literaturan funtzio poetikoa deitzen zen hark garrantzia duela.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak