kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hilen logika ezkutua / Jabier Muguruza / Erein, 2014

Ohikeriaren inertzia Javier Rojo / El Correo, 2015-01-17

Jabier Muguruzaren literaturaren oinarrian ohiko bizitzan gertatzen direnak aurkitzen dira. Bere istorioetan denak ohikoaren, ezagunaren kutsua du. Alde honetatik begiratuta, orain dela ia hamar urte argitaratu zuen liburu baten izenburua argigarria da oso: “Bizitza pusketak”. 2014an argitaratu duen narrazio liburuak bide beretik jotzen du, salbuespenen batekin. Idazlanak “Hilen logika ezkutua” du izenburua, liburuaren lehenengo narraziotik hartutakoa. Irakurleren bat izenburuarekin eta lehenengo narrazio horrekin bakarrik geratuko balitz, pentsa lezake liburu honetan Muguruzaren literaturan aldaketa nabarmen bat dagoela, lehenengo ipuin hori pixka bat desberdina baita, errealismoak karakterizatzen duen bere literaturari osagai fantastiko xume bat gehitu baitio bertan. Hala ere, lehenengo istorio horretan baino ez da gertatzen aldaketa hori.

Idazlea, bestalde, ez da heldu berria, bai literaturan bai bizitzan eskarmentudun pertsona da-eta. Eta ematen du hori islatzen dela narrazioetan. Pertsonaiak helduaroan aurrera doaz eta ailegatzen dira puntu batera non ohitura ohikeria bihurtzen den. Eta gainbeherakada bat, zeren pertsonaiek dagoeneko ez baitute bizitzaren lema beren eskuetan.

Jabier Muguruzaren liburu hau irakurtzean ezinbestean datoz burura Raymond Carver bezalako izenak, idazle amerikar honek erabili zituen osagai berberekin eraikita baitago liburu hau. Eta idazle amerikarrak bezala, Muguruzak ere bilatzen du ohiko bizitza arrunta transzenditzea, existentziaren metafora bihurtuta, baina ez nago ziur beti maila horretara heltzea lortzen duenik. Edonola ere, gustura irakurtzen da liburu hau, eta hori ez da garrantzi gabeko kontua.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak