kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Urari ostutako poemak / Pako Aristi / Susa, 2014

Mugarria Iker Zaldua / Gara, 2015-01-11

Hamarkada oso bat igaro da “Libreta horia” plazaratu zuenetik. Badakit eta ez dakit zertan ibili den Pako Aristi denbora horretan, badakit zer argitaratu duen, telebistan ikusi izan dut, eta pentsatzen dut hauez gain beste poema batzuk ere idatziko zituela, ordenagailuan gordeta izango dituenak. Bestenaz, ez dakit non eta norekin izan den, baina iruditzen zait gogoetarako tarteak hartu dituela. “Urari ostutako poemak” izeneko mugarria ekarri digu hamar urte geroago. Mugarria diot, bestelako Pako Aristi bat ikusi dudalako, ez horren zuzena, aldarrikapenak egiten dituena, baina ezari-ezarian. Betikoa da, baina ez beti bezala. Sakonago, helduago, begirada pausatuagoarekin. “Bizitza” hitza sarri aipatzen du, eta esango nuke, bizitza izeneko jokoan naturaltasunez jarduteaz mintzo dela.

Halaber, ezarri duen mugarri horretara eraman duen bidean erreparatzen duela iruditzen zait. Adibide argiena, “Udatzena” izeneko poemak dakarkit; ordura arte bizitako bizitzaren errepasoa egiten duela dirudi, akaso malenkonia ale batzuekin.

Tonua aldatu du eta poemak lirikoagoak iruditu zaizkit, kontakizunetik urrunduz zenbaitetan. Gustatu zaizkit, asko, zenbait lerro eta nire esku-zorroan eramateko modukoak iruditu zaizkit: “Idazleak kea margotu diezaioke itzalita dagoen sukaldeko tximiniari”, irakur daiteke “Idazlearen esnaera” izenekoan. “Poesia esan eta kiratsak labanda lurrina isurtzen zuen”, aurkituko dugu “Poesia esan” izenekoan. Paralelismoa askotan erabiltzen du, jolas modura; poemari erritmoa emateko baino gehiago, esan nahi dena azpimarratzeko jolas modura, zenbaitetan lerro berariaz argiztatu horiek irakurtzean, poemaren soluzioa irakurriko bagenu bezala. Badira, hala ere, iritzi artikulu itxura dutenak, esate baterako, “Morroiaren askapena” eta “Emozio baten prezioa”.

Finean, Pako Aristi helduago bat, ezarri duen mugarrian eserita, aurrera eta atzera begira, oraina bizi behar dela sinetsita.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak