kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bazko arrautzak / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1995

Egunero egunerokoekin Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-10

Eguneroko bizitzan murgiltzea eta itxurazko ohikeria horretan gure ametsek, gure eldarnioek edo gure fantasiek azaleratzen dituzten alderdi ezkutuetan arakatzea, horra XX. mendeko literaturarik hoberenaren joera. Ipuingintzak bereziki, ale ederrik utzi digu halako, nork bere estiloan, Carver estatubatuarraren edo Cortazar argentinarraren lanak lekuko. Genero motza aproposa izaki, nonbait, egunero egunerokoekin bizi beharraren abenturaren berri eman ahal izateko.

Gure artean bide hori urratu dutenetariko bat da Mikel Hernandez Abaitua sortzez gasteiztarra. Nobela pare baten egilea bada ere, narrazio laburrerako isuria agertu du, eta hiru lan plazaratu ditu, orain arte, alor honetan. Haietariko azkena da Bazko arrautzak.

Sei narraziok osatzen dute liburua, bakoitza bere gisakoa, giro eta tonuaren aldetik. Begiak denetan lehenak, hasieran bederen, surrealismora hurbiltzen gaitu, aurpegian ez ezik, gorputzeko bertze ataletan ere begiak sortzen zaizkion gizonaren istorioa ekarriz. Anaia goibelean, berriz, familia batek seme berezi samarrarekin izandako gora-behera tristeak kontatzen dizkigu Hernandez Abaituak. Hagitzez doinu alaiagoa du Auzokoak, gaurko etxe handietan nork bere intimitatea gordetzeko zailtasunetatik abiatuta, eta ildo beretik doa Zakar poltsak saltzen ditut, ez-ohiko bisitaldi batek ez-ohiko momentu batean gizonezko batengan pizten dituen gogoeta sasi-erotikoak gaitzat harturik. Giro iluna berriz ere nagusituko da Heriotzaren pabilioian —ederrenetariko bat— eta liburuari izena ematen dion ipuinean, lehenbizikoa kartzelari baten eta heriotz zigorra jasotako baten arteko adiskidetasunaz eta bigarrena zoriontasunetik ameskaiztora eta zuhurtasunetik erotasunera doazen lerro meheez ari direlarik. Ezberdintasunak ezberdintasun, idazleak nolabaiteko batasuna ezarri nahi izan die narrazio guztiei, han eta hemen lokarri lana egiten duten hari finez baliatuz.

Ugaritasuna ezaugarritzat duen lan batean ohi denez, askotarikoak dira lorpenak. Ipuin guztiek ez diete hasieran sortzen dituzten espektatibei erantzuten, baina bertze batzuek gozatzeko parada ematen diote irakurleari, egilearen xede ironiatsua agerian uzten dutenek bereziki. Ironia eta trufa, jakina, ez dira beti gauza bera, eta hori badaki Hernandez Abaituak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak