kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bizitzaren atea dukegu heriotza / Hartzabal - Joxan Artze / Elkar, 2013

Poesia urratuz Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2014-03

“Xoriak belarriei bezain ozenki / liliak degie begiei kantu… // Lilia ere begiei bezain / ez ote zaie belarriei / xorien kantua distiratsu?”

Joxan Artze ‘Hartzut’ (Usurbil, 1939) idazle eta musikari, txalapartari eta poetaren hitzak dira. Iragan azaroan plazaratu ziren Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar) eta Heriotzaren ataria dugu bizitza (Elkar), azken hogeita sei urteotan idatzitako poemekin osaturiko sei liburuko bilduma den horretako lehen biak. Ortzia lorez, lurra izarrez (Elkar, 1987) liburuaren ildo beretik datoz. Espiritualtasun kutsu nabaria dute giza ohiturak (batzuk) kritikatzen dituzten poemek. Espiritualtasun hori kristautasunaren eta Ekialdeko sinesmenen arteko dantza bat bezalakoa da.

Artzek ibilbide luze eta oparoa urratu du kulturgintzan. Gazterik atzerrira joan zen, Parisen denboraldi bat igaro, Londresetik pasa eta Estokolmon bizi izan ondoren, Euskal Herrira itzuli eta Ez Dok Amairu taldearen hasierako bileretan parte hartzen hasi zen. Anaia Jesusekin batera txalaparta jotzen zuen Ez Dok Amairuren emanaldietan. Talde horretatik kanpo ere, txalapartari loturik lan handia egin zuten Artze anaiek. Gaur egun, Joxan txalapartaren inguruko saiakera bat idazten ari da, anaiarekin batera egindako grabaketetan oinarriturik. Bestalde, poema liburu andana plazaratu du, eta hainbat etapa zeharkatu.

Aurrez aipatutako bi liburu horietako bat, edo biak, esku artean harturik ohartuko zara ez direla ohiko liburuak, -kasik- orriz orri zabaldu behar baitira liburuok, hatzekin banatu, askatu, liburua bera den poema osoa irakurri ahal izateko. Inork esan lezake, idatzita dagoenaz gain, liburu-objektua bera dela poema, Mikel Laboaren kantak dioen bezala irakurtzen diren poemak: “Lili bat / hartu / eta hostoz hosto / erantzi / eta harek zu ere / amets / eta harek zu ere / erantzi / eta hostoz hosto / hartu / lili bat”.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak