kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Damutzen ez direnak / Itxaso Araque / Elkar, 2012

Damutzearen fantasia Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-04

“Maiz errua eta damua nahasi egiten ditugula uste dut. Errua moralarekin eta etikarekin lotuta dago, konbentzio sozialekin. Damutzeak izan ez denarekin jolastea dakar, beste erabaki bat hartu izatekotan jazo zitekeenarekin fantasian aritzea. Ni fantasia horretaz damutzen ez direnei buruz ari naiz”.

Itxaso Araque (Donostia, 1988) gaztearen hitzak dira hauek, Damutzen ez direnak XII. Agustin Zubikarai Beka irabazita idatzia eta joan den urteko Durangoko Azokan Elkarrek argitaratua izan den bere lehenengo liburuaz. Araquek Gasteizen itzulpengintza ikasi ondoren Londresen master bat egin zuen. Egun, Ingalaterrako hiriburuko institutu batean frantses irakaslea da eta nobela honen lehen orriak (bere anaiak geroago Augustin Zubikarai lehiaketara bidali zituenak) institutu problematiko batean irakasten ari zela idatzi zituen, bertan bizitakoek eragindako emozioek bultzatuta.

Hiru istoriok osatzen dute liburua. Printzipio errotuenak irentsi eta izan nahi zutenaren kontrakoa bilakatzen dira Naroa, Stuart eta Andreas protagonistak. Nahiz eta hiru istorioak ez diren elkartzen, hiru protagonistek alde batera uzten dute behiala amestu zutena, halabeharrez bilakatu direna izateko. Pertsonaia hauen aitzakiaz, harreman pertsonalen ezina, ustelkeria politikoa, hirien gentrifikazioa, eta idealizatutako ikuspegiaren eta errealitatearen arteko talka lantzen ditu, besteak beste. Errealitatearen eta errealitate idealizatuaren arteko talka hauek Europako hiru hiritan gertatzen dira, non pertsonaia hauek hainbat erabaki hartu behar dituzten, zeinak damutuko zaizkien, ala ez.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak