kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gerra txikia / Lander Garro / Susa, 2014

Zenbaitzuen gerra txikia Txema Arinas / quejicakexontzia.blogspot.fr, 2014-12-01

Azkenean bukatu dut Lander Garroren Gerra txikia. Gogoratu zait, ezinbestez, duela gutxi ikusitako Infancia Clandestina fim argentinarra non haur batek euren gurasoen ezkutuko militantzia montoneroaren gorabeherak jorratzen dituen. Lander Garrok antzerako ikuspustua hautatu du bere pertsonaien “gerra” txikiaren nondik norakoen berri ematera aldera, hau da, euskal errefuxiatu batzuen gorabeherak mugaz bi aldeetan azken hamarkadetan zehar. Bada alde horretatik lubaki baten aldetik egindako errelatoa, noski, hortaz ezin dugu gure burua inondik inora ere engainatu. Hau aldez aurretik aintzakotzat hartuta lubaki horretakoekin bat egiten duen inor derrigorrezko enpatia ariketa bat egin beharrean dago Garroren testuak dituen bertute literario nabarmenak, bikainak, goxatzeko asmotan, ikaragarri ondo idatzita baitago eleberria, hainbat pasartetan hunkigarria ere iristeraino. Hala ere, eta lubakiak lubaki edo enpatiak enpatia, badago nobelan benetan txunditu egin nauen zerbait, eta orain arte gainerako “lubaki” nobeletan ozta-ozta topatu egin dudana, hori da idazleak berak nola edo hala bere pertsonaien lubakitik kanpokoekiko egindako ustezko edo balizko enpatia ariketa bat edo auskalo zer. Esan nahi dut badagoela lubaki horretatik kanpo dagoen pertsonaia baten arrazoiak eta kontuan hartzeko enpatia moduko saio bat, baldin bada ere nobelako protagonistetako batekin, haur narratzailearen aitarekin, ika-mikan nork bere kontrako argudioei gogor eutsiz. Osabaren ezusteko bisitarekin lotutako atalaz ari naiz, nire ustetan euskal “lubaki” literaturaren norabide berri bat gogora edo irizpidera ekartzen duena: lubakitik kanpokoen ikus/pentsamodeak nolabait kontuan hartzekoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak