kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Larremotzetik / Hasier Larretxea / Erein, 2014

Loturetatik askatuz Javier Rojo / El Correo, 2014-12-20

Hasier Larretxeak bere barrurantz zuzendu du begirada “Larremotzetik” idazteko, bera baita liburuaren ardatza, eta Arestik esango lukeen bezala munduaren neurria. Memoria liburu antzeko idazlana da. Idazleak Baztanen bizi izandako garaiak gogora ekartzen ditu, han iragan baitzuen haurtzaroa, bailara utzi eta Madrilera bizitzera joatea erabaki zuen arte. Eta haurtzaroko eta gaztaroko garai horiek azaltzerakoan, orduan gertatutakoak eta horiek direla-eta garatzen dituen hausnarketak plazaratzerakoan, inpresio berezi bat uzten dio irakurleari: bailara denboratik kanpo lehenaldi zehaztugabe batean izoztuta geratu den esparrua da. Irakurleak ahalegina egin behar du gogoratzeko idazleak hogeita hamabi urte besterik ez dituela eta Baztanen gertatutakoak, idazleari berari dagozkionean behintzat, 80ko eta 90ko hamarkadetan kokatzen direla. Hasier Larretxeak mundu horrekiko zorra kitatu nahi du. Aurrera jarraitzeko, mundu horrekiko loturek zama handia suposatzen diote idazleari, eta zama hori agerian utzi gabe ezin du bazterrean utzi. Baina bestaldetik, bailaran ditu bere erroak, erro pertsonalak eta afektiboak, familiarekiko, bereziki gurasoekiko eta amonarekiko, loturak sendoegiak baitira desagerrarazteko. Afektibitateari dagozkionak kontatzerakoan idazlearen begirada xamurra da, ulerbera eta barkabera, hunkigarria askotan. Baina bestelako begirada erakusten du itogarri suertatzen zitzaion mundu horri buruzkoak kontatu behar dituenean. Orduan erresumina nagusitzen baita. Idazkera iradokorra dela komentatu dut, eta atal batzuk prosa poetikoaren adibidetzat har litezke, baina batzuetan iruditu zait idazleak gehiegizko joera duela anakolutorako, esaldiek bizitza hartu eta idazlearen kontrolpetik ihes egingo balute bezala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak