kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Arantzak barrurantz / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2014

Ezkutuko tentsioak Javier Rojo / El Correo, 2014-11-15

Xabier Mendiguren Elizegi argitaratzailea da lanbidez. Alde honetatik begiratuta, euskal liburugintzaren merkatua oso ondo ezagutzen duela suposatu behar zaio. Begira dezagun zer gertatzen den bere azken idazlanean. Liburu honetan bost narrazio argitaratzen dira 2011tik 2013 ra bitartean idatziak. Narrazioak argumentuaren aldetik beregainak dira eta teknikaren aldetik ere nahiko desberdinak dira. Hala ere, liburuak batasuna ematen dioten ezaugarriak erakusten ditu.

Nabarmentzen diren ezaugarri horien artean, lehenengoa ziur aski topikoak erabiltzeko joera da. Idazleak topikoen erabileran biltzen du bere lanaren atal nagusi bat. Egia esan, narrazio-ekonomiaren aldetik joera horrek bere alde ona dauka, idazleak ez baitie kontatzen dituenei hainbeste azalpenik eman behar, azaleko zertzelada batzuekin irakurleak argi ulertzen baitu zertaz ari den. Baina jakina, topikoak ezin daitezke besterik gabe erabili eta idazleak ere badaki hori. Narratzailearen jarreran askotan iradokitzen da badakiela topikoak erabiltzen ari dela eta begi keinu baten bidez jokoan sartzeko eskatzen digu, ironiarekin topikoa justifikatuta geratuko balitz bezala. Bigarren ezaugarri orokor moduan aipatu daiteke liburuan “gu” eta “besteen” arteko dialektika agertzen dela behin eta berriro. Garai berrien atarian idatzitako liburua da, ordea, eta kontrajarpen hori autokritikarako jarrerarekin nahasita agertzen da.

Argumentuak direla-eta, narrazioetan eguneroko bizitzaren alderdi siniestroa azaltzen da. Azaleko egoera orekatsuen atzean pilpilka dauden konpondu gabeko tentsioak agertzen dira pertsonaien artean, egonezin berezi bat sortzen delarik. Eta pertsonaiek konpontzerik ez duten tentsio hauen presentzia iruditu zait idazlan honetako alderdirik interesgarriena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak