kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Larrosak, noizean behin / Jon Iriberri - Gerardo Markuleta / Erein, 1990

Larrosak, noizean behin Patziku Perurena / El Diario Vasco, 1990-11-28

Badu zerbait gustagarri Markuletaren poesigintzak. Agian, ederlanak noiz behinkakoa eta patxadakoa hutsik beharko luke izan. Beste guziak ez bezala, alderdi on hori nabari du esotiko samar datorkigun oñatiarrak.

Bizia bakarkako lana da. Literatura ere bai, behar bada. Arrazoi luke hortan Jonek.

Eta beldurraren alderdi faltsoa baizik ez delako, salatu egiten du koherentzia. Eta koherentzia astun hori haustea ere bada, neurri haundi batean, literatura egitea, poesia ontzea…

Baina idazteak sarritan gogorarazten dit, edozein puntu, gurutze ere badela (berau ere bi arrastoren guruzketa besterik ez delarik) eta edozein gurutzek espazioa zatitzen duela.

Eta nork du bere lanaz, hitzak baino segurtasun urriagorik? Nork du hitzak baino soldata urriagorik? Isiltasuna eraikitzen duten hots guzien orpotik gure zai bada hitz bat…

Zein da hitz hori Pako? Zein hitz hori Pelipe? Bilatu… Saiatu…

Oso gutxitan izan ohi baita poza hitz.. Hitza bera poz…

Oso laguntza gutxikoak izan bait dira guretzat, asmatu izan diraden jainko guziak.

Oi, zenbat otoitz alfer, haize zikintzeko edo deusezerako!

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak