kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Imentzioaren pergamuak / Juanra Madariaga / Bizkaiko Foru Aldundia, 1989

Hizkera poetiko propioa eduki nahia Anjel Lertxundi / El Diario Vasco, 1989-11-01

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero ospatzen dituen Literatur Sarietako Olerkiarena irabazi zuen iaz Juan Ramon Madariagaren “Imentzioaren pergamuak” izeneko poemario honek.

Borondate poetiko garbi eta sakona dago liburuan zehar, nahiz liburuari buruz baino zilegiagoa litzaigukeen poema zenbaiti buruz mintzatzea (itsasoari buruzkoak, “Zera denean”, “Albaitator”…), gorabeherak (gorako une dexente, halere) dituen liburua bait da hau.

Juan Ramon Madariagaren liburuan ikusten da gure tradizioa eta modernitatea uztartzeko ahalegina (ditxosozko intertestualitatea euskal testuetan ere oinarritua dago), halako izadiarekiko ukitu lizardianoa, eta, bide batez, hizkera poetiko propio baten eraikuntzaren nahia, nahiz oihartzun bat baino gehiago jasotzen zaizkion (Sarrionaindiarenak, batez ere)…

Hasiberri gazte batena izateko jakin du poesiaren luberri propioa prestatzen Madariagak. Bidea markatu ere egin du. Eta hartu dituen aitaponte literarioek lagunduko diote, zalantzarik gabe, bidea egiten.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak