kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Txakur zaunkak atean / Juan Martin Elexpuru / Elkar, 1989

Euskaldunen aberia Anjel Lertxundi / El Diario Vasco, 1989-10-18

Juan Martin Elexpururen ipuin bateko narratzaileak esaten digunez, hala idatzi omen zuen behin, gaueko klandestimtatean itsututa, norbaitek horma batean: “Euskaldunen aberia Euzkadi da” Eta guk borobilduko genuke pintatzailearena: “Eta euskaldunen aberria, umore falta”.

Horixe salatzera, eta salaketa hoberena praktika dela adieraztera datorkigu Elexpuru, bestelako asmo eta pretentsiorik gabe, uberatarrak esango baligu bezala:

—E, irakurle, samur ezazu ezpainarte hori…

Eta zuk, irakurle, asma ezazu barre egitera gonbidatzen ote zaituen idazleak. Edo musu atornilatu batera. Bietara gonbidatzen zaitu, seguruen, Elexpuruk, bien arteko mugarik ederrena muga disimulatzea eta mugarik ez dagoela siniestaraztea delarik.

“Txakur zaunkak atean” liburuaren meritoak aipatu beharko bagenitu (meritoa, meritoa! pailazoen esanera):

1.— Elexpuruk bere testuetan ezagutzen du noraino irits daitekeen. Badaki zer lortu nahi duen. Eta karrera hori korritzen saiatzen da ipuin guztietan fortuna desberdinekin (alde haundia dago liburuari titulua ematen dionetik Irun saria irabazitako “Lasai, Juanantonio, lasai” ipuinera)

2.— Hizkeraren eskaintza garrantzitsua da. Zuzena bai, ala iruditzen zaigu dela, baina errejistro herrikoienetan oinarritua dago. Eta betidanik literaturizatua izan balitz bezala eskaini digu errejistro hori. Noski, horren atzean bait daude Urruzuno. Edo bertsolariak. Edo Fernando Plentziarra.

3.— Elexpuru saiatzen da afal osteetan lagunei txisteak kontatzen. Baina badaki liburu hori ez dela afal osteko saio soil. Errespetu hori gorde dio liburuari. Saiatu da ahotsak, tonuak, hizkera moduak lantzerakoan. Txistea, umorea, irria baliapide dira. Ez helburu. Orduan gertatzen da Elexpururen ipuinetan badagoela irria sortze soiletik baino gehiago: ironia, kritika (batzutan distantziamendu falta nabarmentzen zaiolarik), tonua (terneziatik gertuago algara astapotrotik baino), ahotsen tratamendua…

Esanak esan, Elexpururen liburua ez da beste mundukoa. Ez dugu uste Elexpuru horretara saiatu denik ere.

Baina irrifarra sorterazten dizu eta liburua amaitu arte ez zaizu irrifarra desagertzen. Ixtoriak kontatu egiten dira, ixtorioek korritu egiten dute. Eta ez duzu liburu osoan zehar aharrausika hasteko motiborik. Zer gehiago eska dakioke katxondeo piskat ere nahi lukeen euskal irakurle arrunt batek katxondeo piskat (ilustrazio ikutuez eta guzti) eskaintzen saiatzen den Elexpururi?

Ofizioaren sustraiak nabarmenak ditu. Bide bat dago egiteko, eta “bere arnasotsa eta txakur zaunka besterik entzuten” dituen trantzean, erantzungo balio bere arnasotsari, oparo gerta dakiguke falta zaigun errejistro garrantzitsuko idazle gisa. Elexpuru afal ostetako txiste kontatzaile ezagutzen duenak ez du ideiarik egingo zenbat irabazten duen ipuinetan.

Eta, inoiz edo behin lekuko izan garenok, afal ostekoetako Elexpururen surrealismoa harrapatzen jakin ez dugulako, bestela…

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak