kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ezezagun baten koadernoa / Mari Jose Kerejeta / Kutxa, 1988

Ezezagun baten koademoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1989-02-01

Irakurri dut liburua eta aspaldian euskarazko poemak irakurtzean senditzen ez nuen sentsazioa jabetu da nigan, sentsazio itogarria eta itogarria moduan atseginkoia (diotenez urkatu guztiek dute azken unean atseginerako tarte bat). “Ikusten duzunez, batzutan / behaztopo egiten dugu lirismoekin”, Maria Jose berak poema batetan dioen moduan.

Irakurri dut, gure Euskalerri honetan emakumeek idatziriko liburu gehiegi ez bait dago, gizonezkoek idatzirikoekin konparatuz bederen. Proportzioa handiagoa da azken hauen aldean, proportzioa zentzu guztietan eta irakurtzean saiatu naiz egia al den emakume bati nabarmentzen zaiola emakumea dela idazterakoan, behintzat horrelako zerbait esan zuen Irun Saria eman ziotenen arteko epaimahaiko batek, emakume batek hain zuzen, eta frogatua dut orduan esandakoa ez zela “boutade” bat, nik ere senditu izan dut emakume bat dela poema horiek umotu dituena. Batez ere maitasun arazoan ezberdinak bait dira gizon eta emakumeak. Maitasunezkoak bait dira poemarik gehienak, edo-ta liburu honetan irakurtzea merezi dutenak.

Badakit, emakumeari beti leporatzen zaiola sentikortasun aparta eta badirudi emakumeak letren errepublikan “rol” hori bete behar duela idazletzat hartu dezaten, baina irudipena besterik ez da, ez da egia. Egunkari prestijioso batetako kritikoak dioena zera esatean: “Bere barne-munduan bizi den idazlearen poesiak nekez sor dezake literatur korronterik, kultur mugimendurik edota, hain urrun joan gabe, poesiarekiko sentsibilitaterik” egia ez, dioen moduan. Ados egon naiteke esaldiaren lehendabiziko bi baieztapenekin, nori interesatzen zaio literatur korronterik sortzea? edo-ta kultur mugimendua? baina bere barne-munduan bizi den idazlearen poesiak poesiarekiko sentsibilitaterik nekez sor dezakeela idaztea poesiarekiko sentsibilitaterik ez eukitzearen froga besterik ez da, poesia ez irakurtzea edo-ta poesia gustokoa ez eukitzea.

“Ezezagun baten koadernoa”n idazleak poesia maite duela erakusten du, eta hori baino gehiago bizitza maite duela, bizitza honetan emakume izatea fortunatu zaionaren bizitza. “Egun eta heriotz guztien orenean, / hil naiteke edozein gizontxo treberen ohean / oraindik buru-goi eta nere arrazoi onekin / okertua eta iadanik zimurrez betea / ekitaldiaren aurretik edota ondoren”. C’est fini.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak