kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bezperan entregatu nituenak / Pako Aristi / Elkar, 1989

Fabuladore, eta ez arrazoiketari Felix Ibargutxi / El Diario Vasco, 1988-05-18

Aristik bere hitzaurrean dioenez, liburu honetan bere kazetari bizitzako sei urteak jaso eta isladatu dira. Sei urteotan kazetaritzako jenero diferente batzu landu ditu: elkarrizketak, erreportajeak eta —1985a ezkero— kolumnak. Baita ere, dio liburuko bere sarrera horretan kolumna izan zaiola jenerorik zailena. Horretan arrazoi izango du seguru asko. Zaila bait da astean bi egunez folio t’erdi betetzea zerbait serio esanez eta tajuz idatziz, eta zailago oraindik huskeria edo ezgauzaren bat itxuran kontatzea.

Kolumnistek, eurek ere, ondo asko dakite zenbaitetan idazlan baldarrak entregatu beharrean gertatu direla, baina badakite, baita, zenbaitetan kapaz izan direla arratsalde batean, bapatean zerutik grazia santifikantea jaitsita, perla txiki batzu burutzeko. Perla txiki bat da, esaterako liburuan aurrenekoan datorren kolumna —“Gauza ttikiak” titulukoa—. Zerbaitegatik jarriko zuen Aristik aurrena artikulu hori.

Nire inpresioa da Aristiren kolumnarik onenak narrazio tankerakoak direla, fabulaziotik gertu dabiltzanak. Hobea iruditzen zait idazle hau pasadizoren bat kontatu egiten duenean, gorabeheraren baten inguruan arrazoitzen hasten denetan baino.

Esan izan da idaztea haurtzarora bueltatzeko intentoa dela, umearoko lilura berriz inguratzeko intentoa, eta Aristik behin baino gehiagotan hartzen du gai bezala umetan ezagutu zuen zibilizazio urrestildarra. Nostalgiaz aritzen da holakoetan.

Lehen esan dut hobea iruditzen zaidala Aristi kontularia Aristi arrazoiketaria baino. Iruditzen zait kolumnetan zenbaitetan aurkeztu dituen argudioak berehalakoegiak izan direla alegia, esan nahi dut arratsalde bateko argudioak irizten dizkiodala batzutan, eta ezagun dute matizaziorako astirik hartu gabe eginak direna. Baina jeneroa ere halakoxea da, presakakoa eta labaina.

Beharbada Pako ere konturatuko zen horretaz eta horrexegatik sartuko zituen liburu honetan ia-ia tankera narratiboko kolumnak eta gutxi bestelako haietatik, iritzi edo tesi-karga handiagoa zutenak.

Kolumnez aparte badago bestelako idazlanik liburu honetan. Lehen esan bezala, errportajeak eta elkarrizketak. Elkarrizketak, batez ere idazleekin, galdutako La Voz de Euskadi hartan lanean ari zela egindakoak, 1984. urtean. Antz ematen zaie entrebistatu horiei gustora egon direna Pakorekin kontu-kontari, lasai. Pako sinpatikoa bait da —nire iritzi pertsonala da—, boza eta hizkera ere sinpatikoak dituelarik, eta pentsatzen dut hori oso ajola haundikoa dela entrebistak egiteko garaian.

Erreportajeetan, berriz, kolumnetan gertatzen zaionaren antzekoa gertatzen zaio. Erreportaje narratiboetan ona da bera. Batez ere “de interés humano” direlakoetan. Ia-ia kontakizun literario bat, nobela bat balitz bezala egituratu izan ditu batzutan ereportajeak, eta egitura hori erabiltzean asmatu egin du. Adibide batzu: Errenteria aldeko ume basatiaz egindako hura edota Ezkioko Ama Birjinaren agerpenei buruzkoa.

Esaten du gure amak Pakori entenitzen diola eta beste askori ez hainbeste. Niretzat datu oso kontuan hartzekoa da hori. Hizkuntz tradizio baten jabe egin den seinale. Idazkera kultoaren paradigma ez da izango, baina bai ordea ederki asko funtzionatzen duen estilo baten etsenplu.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak