kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola / Erein, 1987

Nola hizkera aparta batetan gizarte rurala deskribitu Anjel Lertxundi / El Diario Vasco, 1988-01-13

Gizarte eta bizimodu galduez mintzatzera ohiturik baldin badagaude ere, gizarte rurala ez da galdu, eta, bestetik, bada gure artean bere oroimenean haren arrastoak, ispiluraketa eta naturaren berezia gordetzen dituenik. Eta haren oroimena liluraren, “beeko bear goriaren” eta ahaztu nahiaren arteko borrokan literatura bihurtzen ahalegindu denik. Horietako kasu nabarmena dugu Iñaxio Mujika Iraolaren “Azukrea belazeetan” ipuin bilduma sendo eta heldua (ohar, irakurle, azken bi adjetibook prezisio osoz dagozkiola hogeita lau urtetako idazle bati).

Gizarte galdua… Zer den jakingo bagenu ulertuko genuke geure tajutu gabeko beste hau… Geure gaurko arrastoak hainbeste dira han jarraigarri, ispiluratu, berdin! Jokabide morala da, noski, eta ez ihesbide, atzera begiratu eta gure oraina handik edanaz ulertzen ahalegintzea, eta jokabide moral hori eskertu behar zaio Iñaxiori ere, gaien gogortasunari kapritxoa eta arinkeria ukatu dielako, lilura disziplinatu egin duelako, kritika maitasun sentituz jantzi, eta liluraren arrastoak lituzkeen tonu lirikoaren pean narrazio biziak isuri dizkigulako, ezer haunditan ariko ez balitz bezalakoaren jokabide neurtu batez…

Herri erabilkeraren ausnarlea

Albistur ingurutan Iñaxio haurrak igaro zituen uda pasadizoen oroitaratzea baino zerbait gehiago da ipuin bilduma hau. Albistur inguru haien oroimena ardatz, modu desberdinetako eta piura tajututako ipuinen bilduma bat dugu Iñaxiorena, situazio desberdinak, situazio bakoitzari egokitutako narraziokera, pertsonaien galeria sinesgarri bezain aztertua, tonu berdinaren matiz desberdinak (terrala, belazea, muinoa… horra hor hiru matiz desberdin eta nabari liburuan zehar)…

Eta literaturgintzak duen tresna hitza denez (ahaztu egin al zaigu, arraioa!), Iñaxioren hizkera literario aparta azpimarratu behar. Liburu honek besterik ez balu ere… Iñaxioren ipuin batek “Leku garbitan ibiliko bazinate sikiera…” du izenburu. Bera hala ibilia delako eskaini digu prosa hau: joria, tradizio literarioaren ezagulea, herri erabilkeraren ausnarlea, eta, belarriek ongi funtzionatzen diotenez, bien arteko oreka gordetzen dakiena. Zenbat edan duen Lizardi eta Orixerengandik, desproposito lotsagabeen gainetik, moda arinen azpitik!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak