kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Olagarroa / Mario Onaindia / Elkar, 1987

Filme baten plastizitatea duen nobela Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1987-07-01

Istorio borobila da Mario Onaindiak kontatzen diguna, zirkulu itxi bat osatzen duen horietakoa, hasieran eta bukaeran egoera antzekoak dituena. Badago nobelan zehar errektotasunaren aurkako zerbait. Idazleak berak dioen bezala: “gartzelan bi puntoen artean dagoen biderik laburrena kurba baita”. Hala ere kontatzeko era lineala da gehienbat, “Flash-back” moduko inkurtsio bitxi batzuk eginaz, zergatik kartzelan sartu zuten adieratzeko.

Kartzela da nobela honetan protagonistarik nagusiena: bizitza du, gorputz-zatiek osatzen dute, eta berea izaera ez gozo eta ez siniestroa da, neutroa, baina gizonaren aurrean munstro handi eta erraldoi baten moduan agertzen da: olagarroa. Izenburuak adierazten duen metaforaz, orrialdeetan agertzen den bezala azaltzeko: “Baina ez zion beldur gutiago ematen olagarroaren bamean sartu, biriketako labirinto zurian barrena ibili, bihotzera heldu eta gero alkantariletan barrena haren funtzio fisiologikoetaz baliatuz kalera irtetea”.

Gartzelatik ihes egin beharra

Ihes egin nahi du kartzelan dagoen presoak eta horretarako plan bat pentsatzen du: olagarroaren erraietatik egingo du, hauek hutsik daudelako ustea jenerala bait da preso guztien artean. Labirinto modukoa osatzen dute eta presoa edo iheslaria legendako Teseo hura izango da, baina kasu honetan Minotauroa ez du aurrean eukiko, bere aurrean baizik. Azkenean lortuko du ihes egitea, baina beste bide bat aukeratuz. Hala ere horrek ez dio ezertarako balioko eta azkenean berriro itzuliko da gartzelara, olagarroaren sabelera, eta berriro hasiko da ihesean pentsatzen, labirintoa zeharkatzeko planak eraikitzen.

Istorio kafkianoak gustatzen zaizkio Onaindiari. Pragako idazlearen nobeletan bezalaxe hemen ere agertzen da belaunaldi baten borroka, deformaziorik gabe. Belaunaldi horren barruan nagusitu diren mamuak azaltzen dira, enmaskaramendu gutxirekin. Literaturaren eremuan elementuek, txikienek ere, badute beren garrantzia, superfluoak ere bere lekua betetzen duen bezala. Inkonsziente kolektibo konkretu baten ateak irekitzen ditu Onaindiak, askatzen ditu bertan zeuden presoak egurastu daitezen. Baina berehala konturatzen da hobe dela horiek ere gartzelan egotea, edo konturatzen da ez dagoela horrentzat ihesbiderik, nobelako protagonistarentzat bezala.

Tiranizidioaren aldeko argudioak, aspaldiko herejeen teoriak, kristau dotrinako hainbat testu barreiatzen dira bestalde protagonisten unibertsoan. Kafkaren kasuan bezalaxe, unibertsoaren itxituraren kontra jotzeko.

Nobelak irakurlearengan halako inpresio nahasi bat sortzen du, krudela eta mingarria aldi berean. Ihes egin nahi duenak lehendabizi bere mamu intimo guztiak libratu behar dituenarena.

Idazteko eran orekarik ez

Estiloari dagokionez: oreka baldin bada estilo onaren ezaugarria, esan daiteke hori ez dela aurkitzen “Olagarroa” irakurtzean, gora behera asko bait ditu. Zati brillante batzuei zati pisu eta ia zabarkeriaz idatzitakoek segitzen diete. Idazteko erak, argiak eta ñabarrak izan zitezkeen zenbait pasarte ilundu egiten ditu. Izan ere, euskararik urbanoenari, euskara urbanorik badago, Axularren testua izan zitezkeenak hartzen dio txanda.

Baina mundu honetan azken finean gustoaren arazoa denez, aurreko horrek ajola gutxi du lortzen dena plastizitatez betea badago. Eta kasu honetan hala da. Ia filme baten moduan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak