kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

14 / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2014

Lehen Gerra Handia 15 ataltxotan! Mikel Asurmendi / argia.eus, 2014-09-24

Ramon Etxebestek kudeatzen duen Metttok argitaletxearen eskutik heldu zaigu 14 izenekoa. “Izenekoa” delako hori idaztea alferrikakoa deritzot normalean, baina oraingoan, titulu berezia dela eta, halaxe egin dut.

Jean Echenoz idazle frantziarra ezaguna dugu, Gerardo Markuleta itzultzailearen eskutik euskaraz ezagutua. Aldion ere, egoki ekarria.

14 nobelatxoaren esaldi xumeak (jatorrizko bertsioa ezagutzeke), horren xumetasunez tolestu izanak gatibatu nau. Traduttore, traditore esana gogoan, literaturaren tolesak aise direla traditzen esana ere ezaguna zait.

Nobelatxo gisa ekarri dut 14, eta gisa honetara ekarri nituen ere nobelagilearen Ravel (Maurice Ravel), Courir / Lasterka (Emile Zatopek) eta Tximistak / Des Éclairs (Nikola Tesla) nobelatxoak: “Hiru pertsona, hiru historia, hiru mundu arras desberdinak. Mundu bereko hiru lagun horregatik, gure historia garaikidearen argizariak”.

“Protagonista ezagunik ez, oraingoan” esan nion ene buruari 14 hartzean, aldez aurretiko pistarik ezagutu barik hartu ere. Atalak zenbakiz izendatu izanak zenbatzera pusatu ninduen berauek: “14k 15 atal ditu, hara!”. Azalera atzera egin nuen: etxe baten aurriak. Azal margulak eta tituluak 1914 urtera eraman ninduten: “Mendea duk I. Mundu Gerrak eztanda egin zuela, to!”. Lehen Gerra Handia izan zen, 14 Txikia da atzera.

Horrela hasten da istorioa: “Eguraldia aukera-aukerakoa zenez, eta larunbata izaki, lanak hain zuzen ere atseden hartzeko egokiera eskaintzen zion eguna, Anthime bizikleta ibilaldi bat egitera irten zen bazkal ostean”.

Anthime herriko kanpandorrearen alarma-deiak entzun ditu muino batetik. Victor Hugoren Quatrevingt-treize liburuaren Aures habet, et non audiet (Belarriak, baina gorrak) darama bizikletan.

Gerraren susmoa modu soilean narratua da 1. atalean: Anthime da 14ko protagonista. Ibilaldian irten zen, alta, ibilaldia lau urterako (1914-1918) izan ez ezik, bizitza osoan oroituko du. Ohiko galderak eginen ditu engoitik: “Non nengoen gerrak eztanda egin zuenean?”. “Nor nintzen ni?”. “Nor naiz orain?”.

14 nobelatxoa izendatu dut, nobelatzar adjektiboaren aldean goragarri delakoan. Jainkoak libra nazala Echenozen literatura apaltzetik, bere emaria adjektiboz urri eta iradokizunez oparoa baita. Eta jainkoak salba ditzala, bidenabar, gerra-kide diren Anthime-ren lagunak: Charles, Padioleau, Bossis edota Arcenel. Horiexek dituzu nobela txiki-handi honen beste protagonistak. Ez dira bakarrak. Borne familiako alaba Blanche ere partida da, gerrara joan gabe ere. Izan ere, batzuek gerra garaia gehiago nozitzen dute eta bestetzuek gehiago probesten; areago, batzuk gerrara joan gabe probestu ere.

Protagonistek aliatu inperialistei aitzi egiteko Loire-Atlantiqueko Vendée departamendutik Alsaziaraino egiten dute bide. Historia ulertzeko istorioak berebizikoak dira. Halaxe 14. Blanche Bornek Marc Elder-ren Le Peuple de la mer liburua orriztatzen du. Marcel Tendron benetako izeneko idazlearen eta familia-lagunarena. Goncourt saria irabazi zuena Marcel Prousten aurka. Gerra garaia bizi gabe ere, bake garaia aurkakotasunean bizi ohi dugun seinale. Edota, 14n leitu dezakezunez: “Le miroir egunkariak edozein preziotan ordainduko ditu gerrari buruzko argazkiak, interes nabarmenekoak izanez gero”.

Aberkideak, koadrilako lagunak edota adiskideak dira gerrara doazenak, alabaina, maitasuna adina gorroto ernatzen da gerra garaian —ezaguna zait hori ere—, baita lagunen artean ere. Hona ere ikaspena: “Maitatzea ez da zuk besteak nahi uste duzuna ematea, besteak nahi duena zuk ematea baizik”.

14 nobelatxoaren irakaspena, berriz, Gerra Handia 15 ataltxoetan ematea da, neurritsu eta egoki!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak