kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zure hatzaren ez galtzeko / Itxaro Borda / Elkar, 2014

Poesia ez galtzeko Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-10

Poesia zaleak zorionez badira gure herri honetan, halako baieztapena jendaurrean egitea oso da baikor eta itxaropentsua, are gehiago euskal argitaletxe handi bateko editoreak egiten duenean.

Baieztapen horren bidea Xabier Mendiguren idazle eta editoreak zabaldu zuen, Elkar argitaletxeak udazkeneko denboraldiko bere lehen liburua aurkezteko gorde zuen egun berezian. Liburu hori poema-liburu bat da, eta ez da edozeinena, baizik eta Itxaro Bordarena. Itxaro Bordak Zure hatzaren ez galtzeko poema liburua aurkeztu zuen irailaren 9an Donostiako Elkar liburu dendan.

Itxaro Bordaren gustuko langintzetariko bat poesia idaztea da. Poesia betidanik idatzi du, eta aldi oroz poesiara itzultzen denean, bidea atzera berregiten du iraganera joateko eta hortik bide bideak urratzeko. Poesiaranzko bidaia berri honetan, hiru bidai mota aurkituko ditu irakurleak: poesiak eragiten duen barne bidaia, hizkuntzak, lekuak eta erreferentziak nahastuz egin duen nazioarteko bidaia, eta azken hamarkada honetan mundua larrutzen duen krisiaren eraginez datorren bidaia asoziala.

Alderdi azpimarragarri asko ditu Zure hatzaren ez galtzeko poesia-liburuak, bai formalak bai edukizkoak. Forma aldetik, batzuetan errima eta neurri oso zehatzetan sartutako poemak lantzen ditu Bordak oso dotore, baina gehienetan kanturako edo errezitatzeko bidea ematen duten poemak landu ditu erritmo bat ezarriz, forma edukiaren berritasunari lotuz.

Ez da poesia intimoa, ez da poesia politikoa, ez da poesia kosmopolita, eta hori dena ere da aldi berean. Sosegu aldi batean dagoela aitortu du Itxaro Bordak, baina dena ez da patxada, badago ezinegona, badago kezka soziala, badago herriari buruzko mina, badira maitasunezko poemak, han-hemengo poesiaren aztarna asko. Gaiaren aldetik, beraz, liburuak 120 orrialde dituela kontutan hartuta, askotarikotasun bat nabarmentzen dela esan dezakegu.

Goi mailako idazlearen lan handia da Zure hatzaren ez galtzeko. Nabari zaio Itxaro Bordari ildo berri bati heldu diola, eta hori jorratzen jarraitzen baldin badu, euskal poeta handien katean kokatuko du bere hitzen esanahirik sakonena.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak