« Artze: zuri ala beltz? | Puskak biziz »
Hobe kontatzen ez badidazu / Askoren artean (Gerardo Markuleta) / Pasazaite, 2014
Material ona Amaia Alvarez Uria / Argia, 2014-09-14
Aurreko batean Gerardo Markuletak itzulitako poeta katalanen antologiaren berri izan genuen kritikarako tarte honetan eta oraingoan ere berak itzulitako ipuin-idazle katalanen antologia batekin gatozkizu. Euskal Herria-Katalunya konexioa, again. Aritz Galarragak aukeratu eta hitzaurrea egin dio ipuinetako baten izenburua izenburu orokorrerako duen liburu honi: Hobe kontatzen ez badidazu. Ipuinei gagozkiolarik nahiko iradokorra. Bertan bost idazleren narrazioak bildu eta euskarara ekarri dizkigu bikote honek, Galarragaren arabera, berak idatzi nahiko lukeen ipuin liburua osatuz. Orotara hamalau narrazio topatuko dituzu Pasazaite argitaletxeak plazaratutako liburu honetan, eta ez zaituzte epel utziko.
Alde literariotik narrazio bati eskatu ahal zaiona betetzen dute: beste bizitza batzuk ezagutzeko aukera eta pertsonaia batzuekin identifikatzekoa. Zeinekin, irakurle bakoitzaren esku. Ipuinak oso ondo idatzita daude; tentsioa primeran mantentzen dute hainbatek eta espero ez duzun amaiera ere badute zenbaitek. Ia guztiek txertatzen dute elementu ezezaguna egoera ezagun batean, eta istorioaren garapenean asebeteta uzten zaituzte nagusiki. Honez gain, Anjel Lertxundik bere Berria-ko zutabean duela gutxi esan bezala, aurreko ezaugarriez aparte bizitzan izaten diren gai ilunei argia ematen zaio tarteka lan honetan. Hori izan da niretzat meriturik handienetako bat antologia honetan. Itzaletan eta isiluneetan galtzen direnak begien parera agertu izana.
Alde pedagogikotik eta alde pertsonaletik ere zerbait esan nahiko nuke. Lagun batek liburu bat gustatzen zaionean “material ona” dela esaten du. Bera irakaslea da eta hori esatean adierazi nahi duena da bere ikasleekin klasean gustora landuko lukeela lan literario hori, haiekin komentatu, haiekin partekatu. Hori da liburu hau irakurri ahala behin eta berriro gertatu zaidana. Irakasle naizen aldetik ipuin batzuen irakurketa amaitzean ikasleekin irakurtzeko eta debatitzeko gogoa piztu zait. Baina baita lagun batzuei oparitzekoa ere. Niretzat, ipuin batek, eta literaturak oro har, barrua mugiarazi behar dizu, izan pentsamendua, sentimendua edo gorputza, eta interpelatuta sentitu behar zara. Liburu honetako narrazio askorekin gertatu zait hori. Orain, zure txanda da, ea zer pizten dizuten zuri.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez