kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002

Urte ilunetan Javier Rojo / El Correo, 2002-10-02

Josu Landak, hogei urte literaturaren produkziotik urrun egon ondoren, berriro ere letren plazara agertu nahi izan du nobela batekin. Landa, dagoeneko, ez da behinolako gaztetxo probokatzaile hura, urteak ez baitira alferrik pasatzen, ez idazlearentzat, ezta irakurleentzat ere. “Odolbildua” izeneko nobela honetako gertaerak 50eko hamarkadan eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko herrietan kokatu d¡tu idazleak. Garaiak eta tokiek nahikoa zehaztugabeak dirudite, ordea, dekoratuak bailiran, eta dokumentazioaren lanaren ondoriozko paisaia eskaini beharrean irudimenezko mundu bat erakusten dute. Argumentuak nobela beltza gogora ekartzen du, trafikatzaile eta kontrabandistekin (nobela hau irakurtzean, nola ez gogoratu Graham Greene-ren “Hirugarren gizona”-ren pasarte batzuk?), boxeo borrokak antolatzen dituzten pertsonaiekin, polizia gaizkileekin. Pertsonaien galeria honek ezaugarri bat gordetzen du: gerra zibilaren erreferentzia ilunean gordetzen den sekretua. Eta hauen artean Mentxu nabarmentzen da. Farmazia eta hotel batetik hari guztiak mugitzen dituela dirudien pertsonaia hau tolesdura handiekin aurkezten zaigu. Gustura irakurtzen den intrigazko nobela da Landak idatzi duena, baina dena literarioegia dela iruditu zait.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak