kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zangotraba / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2014

Zangotraba K. Altuna / Aizu!, 2014-09

Igerabidek genero beltzeko nobela kaleratu du, izenburua zuzen jarrita, protagonistak lagunari egindako putakeria ez baita erraz ahazten eleberriaren garapenean. Bestalde, irakurle askorentzat ezagunak izango diren kokalekuak eta garaia hautatu ditu idazleak: Irun eta inguruak, Franco hil ondorengo urteetan. Testuinguru horretan, pertsonaiak sindikalismoan, euskalgintzan, feminismoan, drogaren munduan, ETAren inguruan… mugitzen dira. Eta protagonista bakar batean biltzen dira bi pertsonaia nagusiak. Alde batetik, Joxe, aduanetako langile inuzente samarra. Bestetik, Juan Fernandez detektibea, zinikoa eta traidorea. Joxek emaztea eta lagunak dauzka, gaizki tratatzen baditu ere (erabat engainatuta dauzka). Fernandezek, berriz, poliziaren “adiskidetasuna”, amorante beldurgarria eta ongi ordaintzen duten bezeroak. Gizakion ezaugarri on eta txarren ispilu, biak dira pertsonaia patetikoak eta, hainbat unetan, komikoak.

Gustura irakurtzen da nobela, protagonistaren joko bikoitza nola bukatuko ote den, nahiz eta amaiera horren zantzuak aurretik eskaintzen dizkigun idazleak: tarteka, kontakizunaren hariak “bidaia” laburrak egiten ditu etorkizunera, burdin-hesia duen balkoi batera, hain zuzen. Idazkerak ere laguntzen du aurrera plazerez egiten, Igerabideren estiloa aberatsa baita, egoerari eta pertsonaiei ederki egokitua, baina erraza aldi berean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak