kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ez zen diruagatik / Ana Jaka / Elkar, 2014

Porrotaren ertzean Javier Rojo / El Correo, 2014-07-26

Ana Jakaren nobela honetan mugan dauden pertsonaia batzuk aurkezten dizkigu. Argumentuaren ardatza Olga da, narratzailearen funtzioak ere betetzen dituena, eta honekin triptiko bat osatuz Dani pisukidea eta Mikel azken honen laguna ditugu. Hiru pertsonaia hauek arrazoi desberdinengatik jarri dira bizitzaren marjenean. Olga helduarora heldu den emakumea da, bizitzak jipoitu duena, baina ez du inoiz ere bere burua aurkezten bizitzaren gorabeheren biktima izango balitz bezala. Ahalik eta duintasun handienarekin bizirautea du helburu. Bere etxean Dani hartzen du apopilo. Dani gaztea da, homosexuala, eta Olgaren bizitzan akuilu moduko bat suposatzen du emakumeari suertatu zaion bizitza ziztrinean. Hauxe da abiapuntuko egoera. Idazleak bi pertsonaia haiek era oso markatuan aurkezten dizkigu, lehenengo momentutik beraien ezaugarriak nabarmenak eta bereizgarriak izan daitezen. Baina dakigunez, egoera bat nekez izan daiteke nobela baten argumentuaren ardatza, nolabait orekatua den egoera hori (oreka hori beti badaezpadakoa bada ere) hautsi behar da argumentuak aurrera egingo badu. Kasu honetan Danik duen istripu batek jarriko ditu abian argumentuaren gertakariak. Auto batek harrapatuta hainbat egun pasatu beharko ditu ospitalean, eta horren ondorioz Olgaren bizitzan triptikoaren hirugarren pertsonaia, Mikel alegia, azalduko da. Olga eta Dani ez bezala, hasiera batean irudi lezake Mikel ez dela halako mugatasunean mugitzen, bizitzan irabazle baita neurri batean behintzat. Hala ere bere bizitza arrakalez beterik dago.

Askotan esan daiteke beraien artean sortzen diren harreman afektiboak, konplikatuak ea kaltegarriak bazaizkie ere, bakardadetik ihes egiteko asmo bakarrarekin sortzen direla. Porrotara doazen existentzia horien metaforatzat aurkezten zaigu frigorifiko hutsaren irudia, Carverren literaturatik hartuta dirudiena. Baina Carverren literaturan ez bezala, hemen idazleak ez dizkio ate guztiak ixten itxaropenari. Idazlearen lehenengo nobela izango da hau, baina erakusten digu baduela zer kontaturik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak