kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Apirila / Iñigo Aranbarri / Susa, 2014

Amets galdua Aritz Galarraga / Deia, 2014-07-19

Gogoratu dudan bakoitzean irribarrea etorri izan zait: “Une honetan errazago idatz dezaket nobela bat poema bat baino”. 2011ko uztailean esan zituen Iñigo Aranbarrik hitzok, orain justu hiru urte, Zamaontzia eleberriaren aurkezpenean. Eta poema bat esan zuen, ez adibidez poemategi bat. Irribarrea etorri izan zait sinetsita nengoelako ezinezkoa zela, esajerazio bat, idazle jendeak epatatzeko erabiltzen duen boutade horietarik. Baina ikusita Aranbarrik azken urteetan kaleratu duena —nobela bat bestearen atzetik, zero poema nik dakidala—, akaso bada irribarrea gordetzeko unea. 94ko Emon bihar yako albo batera utzita, nobelari eskainitako aro garaikide hau oso baita oparoa Aranbarrirenean. 2008an Zulo bat uretan harekin abiatu zuenetik, hiru sei urtean. Dena delakoarekin, zorioneko gaude poesia baino prosarako jaidura dugunok, batez ere Aranbarriren proposamen narratibo sendo, jarrai, koherentearekin plazer hartzen dugunok.

Aro berriko hirugarren aleak hara: Esteban Alberdi du protagonista-ardatz, eta pertsonaia horrek bi garai historiko arras diferentetan egingo dituen ibilerak. Berez da gaur egunean hainbeste hazi den giza-figuraren prototipoa: lanik gabe, gero eta bakarrikago, hutsa zapaltzen dabilena. Eta bestela da 1766ko hartan barbero-zirujaua, Peñafloridako kondearekin ere ukondokatzen dena, nahiz “lanerako baino buruan zerabiltzanak entzuteko deitzen zuela” pentsatuko duen. Nola lotzen diren bi denbora planoak? Ez trebezia gutxirekin: etxera bueltan kolpe handi bat jasoko du Alberdik buruan, eta ondorengo ospitale-eldarnioan egingo du istorioak hiru mende atzera, joan-etorrian. Ez batere petatxo moduan, ez bortxaz piezak arrimatuta, kontrara txukun harilkatuta baizik, ariketa aurretiaz samurra ez dirudien batean. Badaki noiz dabilen batean noiz bestean irakurleak, baina trantsizioak ez dio min apurrik emango.

Eta Alberdi nondik ibiltzen den bezala da garrantzitsua zertan. Eta, garaiak garai, esan beharra dago tokatu zaiola ahulenaren aldean: begiratzen duen tokira begiratzen duela, bera baino zoriontsuagoa dirudien jendea ikusten duela gaur egunean; gariaren eta artoaren prezioa garestitu zutenen aurka matxinatu ziren herritarrengandik ez oso aparte ikusiko dugula iraganean. Hanka bat du hemen eta bestea han. Behekoa izan nahi ez, eta goikoa ezin izan. Baina parte hartzen du, ametsetik, ametsean: “Sinetsidazu behingoz, ametsa baino ez zen. Hasieratik bertatik galdua genuena”. Eta nola erakusten zaigun izan omen genuen ilustraziotxo haren alde ez sobera argia, nola goikoak beti izan ohi diren goiko, eta behekoak noski beheko, nekez dagoela erdiko apalik. Liburuetan-eta kontatzen ez diren istorio txikiak, atzean eskuarki drama handi bat gordetzen dutenak. Eta azkenerako hausnar orokor bat, eleberriko bi garaiak lotzen dituena: “Bistan da bizitzeko era bat dela badoana. Mundu batetik besterako pausoa bizitzen ari da”.

Halakoak beti alferrikakoak direla jakinda —eta irakurlearen araberakoak—, baina klasifikazioaren lilurapean, esango nuke Zulo bat uretan haren pixka bat azpitik, eta Zamaontziaren gainetik pixka bat dagoela Apirila. Gaur. Jakinik bihar indar korrelazioa beste bat izan litekeela. Zehatzago nahiko balu norbaitek, ordea, eta beste hark esango lukeen bezala: Apirila, oit points. Hamarretik, noski.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak