kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Inon ez, inoiz ez / Iban Zaldua / Elkar, 2014

Errealitatearen tolesturak Javier Rojo / El Correo, 2014-07-12

Iban Zaldua, ipuingintzak gure artean duen zale porrokatuenetako bat da, beti ipuinek izaten dituzten balioak azpimarratzen baititu, nobelagintzaren gainetik jarrita ere. Idazleak ipuingintzaren arloan euskaraz eskaini duen azken emaitzak “Inon ez, inoiz ez” izenburua dauka. Liburu honetan aurkezten diren ipuinak ideia baten inguruan eraikita daude: Errealitatea deritzan hori literaturak hartzen duen izenetako bat baino ez da. Esan nahi dut ipuin hauek irakurtzerakoan irakurleari inpresioa geratzen zaiola errealitatea literatura mota bat besterik ez dela. Idazlea behin eta berriro saiatzen da ipuinetan kontatzen dena ez dela errealitatearen isla irudikatzen. Halaxe gertatzen da ipuinetako pertsonaiek literatur pertsonaiak direlako kontzientzia erakusten dutenean. Badakite beraien mundua idazlanak markatzen duen fikziozko testuinguru horretan kokaturik dagoela eta horrexegatik errealitateak inposatutako arauetatik aparte daudela. Baina bestetan ere, pertsonaiek halako kontzientziarik erakusten ez dutelarik ere, istorio errealista baten aurrean gaudela sinistuta gaudenean, idazleak errealitatea deitzen dugun hori ez dela hain sendoa erakusten digu, tolestura asko dituela, malgua dela. Nolabait esateko (ez dakit idazleak berak irudi hau bera erabiltzen ez ote duen), elkar islatzen duten bi ispilu aurrez aurre jarriko balira bezala. Gauzak horrela, errealitatearen eta fikzioaren artean ez dago bereizketa egiterik.

Liburu honetan ipuin asko aurkezten dira, eta esan behar da aniztasun horren ondorioz-edo emaitzak batzuetan pixka bat desorekatuak direla. Izan ere, guztiz interesgarriak diruditen istorioen ondoan, txistearen mugan dauden beste batzuk agertzen dira. Eta amaitzeko, badaude oinarriak gure inguru soziopolitikoan kokatzen dituzten ipuinak. Istorio hauek, testuinguruari hain loturik agertzen direnek, sortu bezain laster zaharkituta geratzeko arriskua dute, testuinguruak berak gaindituta.

Edonola ere, Zalduak ipuin liburu interesgarria eskaini digu. Irakurle gehienek beren gustuko istorioren bat aurkituko dute.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak