« Donostiaren kartografia poetikoa | Bizitza prekarioak »
Larremotzetik / Hasier Larretxea / Erein, 2014
Zoriontsu izateko eskubidea Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-07
Hasier Larretxeak (Arraioz, Nafarroa, 1982) Larremotzetik liburua aurkeztu du, liburu zoragarria askoren iritziz, gure barne kateetatik eta jartzen dizkiguten kanpo kateetatik askatzeko modu ederra aurkitu duelako, askori oso zaila gertatzen baitzaie kate horiek txiki-txikitatik puskatzea, eta zer esanik ez homosexuala bazara bailara itxi xamarrean. Larremotzetik (Erein, 2014) hori da, baina ez da kontuak kitatzeko liburua, areago doa, badaude pasarte gogorrak, eta zauriak nonahi ageri badira ere, besarkatzen gaituen arbasoen, lurraren, ama-lurraren presentzia dago atzean, nekazaritza giroarekiko maitasuna, transmisio-lokarri garrantzitsuak diren gizon-emakume horien gorazarrea.
Larremotzetik, distantziaren eraginez —idazleak 8 urte daramatza Madrilen— jatorria berreskuratzeko behar bat irudikatzen du, egileak faltan botatzen dituen edo iraganean utzitako bizipen eta gertaeren berreskuratze poetikoa ulertzeko modua. Baina, baita ere, egilea horren guztiaren parte sentitu, eta hein batean guraso, familia-kideei, baserri giroko pertsona umilei eskainitako omenaldi gozo eta, hainbatean, garratza bada ere, badago haustura handi bat, zelaitik, baserritik, herriko eremu horretatik hiri handirako jauzia. Gero, beste pertsona baten gisan itzuli ahal izateko.
Literatura memoria da Hasier Larretxearentzat, iragana bizirik mantentzeko ahalegina. Iraganeko esentzia hori guztia, baserriari lotutako paraje eta bizipen horiek guztiak, haren “amatxiren” ahotik jaso zituen Larretxeak, hari egindako grabaketa batzuk izan baitziren liburuaren abiapuntu. Amatxi Leonita oso presente dago liburuan, eta bada bizimolde bat adierazteko modu sinboliko handia, garai bateko eliz bidea, prozesioak, usadioak, nola bizi izan zuten zuribeltzezko garai hura. Baina ez da bakarrik arbasoek kosmos hura nola bizi izan zuten, baizik eta egileak berak nola bizi izan zuen moral katoliko hertsiaren menpeko landa eremuko ordenamendua, batzuei ongi etortzen zaiena bizitzen jarraitzeko molde horietan, baina beste batzuentzat itogarri izan daitekeena. Munduan zehar herri txiki oso ederrak daude, jende zoragarria dago bertan, baina bizitza zaildu diezazuketen pertsonak ere badira.
Autobiografia onek mindu egin behar dute, esan zigun Larretxeak, bestela ez ginateke garena. Autobiografia nabarmena, Larremotzetik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera