kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Lasai, ez da ezer gertatzen / Ana Malagon / Elkar, 2014

Lasai, ez da ezer gertatzen Igor Elordui / Aizu!, 2014-07

Bilduma honek 162 ipuin txiki biltzen ditu; hain laburrak, non batek ere ez duen orrialde bateko luzera gainditzen, eta askok, ezta erdia ere. Aitzakiarik gabe geratu dira ez irakurtzeko asti falta argudiatzen dutenak, erabat solteak baitira kontakizunak: gaur bat irakurri eta bi hilabete barru har dezakezu berriro liburua, bitartean txoko batean hautsa hartzen edukita.

Hala ere, irakurleak ez du ziurrenik horrenbeste denboraz utziko. Ezin esan eleberri on batek bezainbeste katigatzen duenik, baina arin eta gustura irakurtzen da mikroipuin bakoitza, behin baino gehiagotan: birritan, hirutan… Batzuetan, ustekabeko bukaerak eraginda; bestetan, oso gustagarria gertatuta; eta, lantzean behin, beharbada irakurlearen euskara mailaren arabera, lehen irakurraldian ondo ez ulertuta. Dena den, azken arrazoi horregatik bada, lasai, ez da ezer gertatzen: berriro irakurri eta kito.

Izan ere, ironia darabil askotan idazleak eta, hainbatetan, tonu isekaria ere bai. Bestela, ez dago inongo arazorik: kontakizunak laburrak izateaz gain, Malagonek idazkera soil eta zehatza baliatu du, enfasiak eta apaingarriak alde batera utzita. Ez da egongo liburu osoan hitz bat bera ere sobera.

Bakardadea, frustrazioa, inkomunikazioa… aipatu dituzte askok liburuaz mintzatzean, baina sarritan eragiten du irribarrea ere. Adibide moduan, irakurri Rita (29. or.) edota Lincoln (95. or). Ez zarete damutuko.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak