kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ezinbestean / Unai Baztarrika / Erein, 2014

Galera sentimendua Javier Rojo / El Correo, 2014-06-28

Unai Baztarrikak poema liburu batekin egin du bere aurkezpena euskal literaturaren alorrean, liburuen argitarapenei dagokienez behintzat. Poema liburu honek “Ezinbestean” du izenburua eta “Blas de Otero-Bilbo Uria” poesia lehiaketan irabazlea izan zen 2013ko deialdian. Idazlan honetan agertzen diren poemak irakurtzen dituena berehala konturatuko da sentimendu nagusi batek zeharkatzen duela alderik alde liburua. Galera-sentimendua zehaztugabea da, gehienetan ez da gauza zehatz bati loturik agertzen. Poemetan “ni” batekin aurkezten zaigun subjektuak denboraren igarotzearekin batera zerbait galdu duela sentitzen du, zerbait hori lausoturik gelditzen delarik. Beraz, galeraren sentimendu honen atzean, jarrera existentzial baten presentzia ikusi beharko genuke, bizitzaren ezinbesteko baldintza baita denbora pasatu ahala zerbait uzten dela atzean. Bestalde, poema liburu honetan garrantzitsua da oso komunikazioaren inguruan egiten den hausnarketa. Bi modutan agertzen da gai hau Unai Baztarrikaren poemetan. Alde batetik komunikazioaren izaera bikoitza aurkezten zaigu, esan-isildu kontrajarpenaren inguruan antolatua dagoena. Eta horrekin batera, hitzaren izaera bikoitza agertzen zaigu, hitzek komunikatzeko balio baitute, baina paradoxaz hitzak ere batzuetan esentzialenera hurbiltzeko oztopo moduan aurkeztu daitezke.

Poeta berri bat, nahiko gaztea bestalde, eta lehiaketa inportante batean epaimahaiaren oniritzia jaso duena, datu hauekin aurreikus litekeena baieztatzen da irakurketan: Poeta interesgarri bat agertzen zaigu idazlan honetan, poesian topikoak diruditen osagai batzuetan oinarrituta bere ahots propioa bilatzen ari dena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak