kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Alferrik ez balitz / Karlos Linazasoro / Elkar, 2014

Mila esalditan Javier Rojo / El Correo, 2014-06-21

Karlos Linazasoro orotariko idazleak aforismoekiko duen atxikimenduaren beste adibide bat eskaintzen du “Alferrik ez balitz” idazlanean. Bertan mila aforismo jasotzen dira. Kopuruarena hitzez hitz ulertu behar da, mila baitira, ez gehiago ez gutxiago, bertan agertzen diren aforismoak. Lehenengo eta behin, konstatazio bat: mila aforismo idatziz gero, denetarik aurkitzen da bertan, ezinezkoa baita hainbat aforismo idaztea une oro maila berberari eusten. Aforismoetan ohikoa den planteamendua erabiltzen da gehienetan hemen, eta aldez edo moldez paradoxa baten inguruan antolatzen dira. Izan ere, ematen du aforismoen bidez begi-bistako eta azaleko itxuraren azpian ezkutuan eta sakonean dagoen egia esentziala agerrarazten dela, hain zuzen azalekoaren kontrakoa dena. Adibide moduan, 268. aforismoan dioena ekar dezakegu hona: “Fedea galdu dut: uste dut Jainkoa sinesten dudala”. Hauxe da aforismoa sortzeko eredua. Eta egia da: askotan aforismoak burutsuak dira, eta noizean behin umore puntu bat dute. Baina azkenean eredua hainbeste errepikatzearen ondorioz liburu osoa jarraian irakurriz gero monotono xamar suertatzen da. Gaiak direla-eta, denetarik aurkitzen dugu. Aforismoen izaeraz aritzen diren batzuk topatzen ditugu, eta haietan idazleak literatur forma honi balore morala ematen diola ikus dezakegu. Beste batzuetan, idazteaz eta isiltzeaz aritzen diren esaldiak aurkitzen ditugu. Hauetan idaztea zigor moduan aurkezten zaigu, idazleak ezinbestean idatzi beharko balu bezala, idatzi gabe heriotza nagusituko balitz bezala. Jainkoa eta heriotza dira ukitzen dituen beste batzuk… Testu labur hauetan Karlos Linazasorok oso jarrera ezkorra aurkeztu du gizakiarekiko, gizakia eta gaizkia banaezinak baitira bere iritzian. Eta ez dira falta autoironia erabiltzen dutenak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak