kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012

Ni, Vera Adriano de Mata / hirinet.net, 2014-01-24

Ez dakizu idazten ari zaren horrek zentzurik izango ote duen. Dardarizoak ordenadoreko teklak bete-betean zanpatzea eragozten dizu. Zoratzen ari da Martina. Edo hori uste du, behintzat. Hasiera-hasieran ordenagailuari pega-pega eginda ikusten dugu, idazten, ordenagailua aitorle bakartzat nahi balu bezala.

Ez die ingurukoei ezer esan nahi, eta irakurleek ere ez dute jakingo zehazki zer duen; Peru mutilagunak baldin badaki, elkarrekin bizi direlako da, ez beste ezergatik. Beldurrak hartuta bizi da Martina, ez da Peruren galderei erantzuteko gai, ezta amari hitz egiteko gai ere. Zerbait gertatzen ari zaiola badaki, nabaritzen du, ez daki ordea zer. Dakien bakarra, ez duela birramona izan zuen Vera bezala psikiatrikoan amaitu nahi. Peru ahal duen guztian laguntzen saiatuko da, eta azkenean psikologoarengana joateko konbentzituko du. Horixe dugu liburuaren lehen zatia. Idazmoldeari dagokionez, aldiz, bigarren pertsonan idatzita dago, eta bost ataletan banatuta, izenburu guztiek trantzeren baten izena dutelarik. Esaldiak laburrak dira oro har, eta horrek bizkortu egiten du kontakizuna. Elkarrizketak ere motzak eta arinak dira, zuzenak.

Eleberriaren bigarren zatian pertsonaia aldatu, eta Vera birramonaren ahotsa izango dugu kontakizunaren gidari. Martinari zuzentzen zaio Vera, lehen pertsonan; era horretan Martinak pixkanaka-pixkanaka jakingo du zerk eraman zuen birramona psikiatrikora berrogeigarren hamarkadan, bai eta bertan zer bizi izan zuen ere. Horrela izango du Martinak, azkenik, familiako sekretu ezkutuaren berri. Izan ere, idazleak berak bere birramonari psikiatrikora egindako bisitaldiak dira eleberriaren oinarria: hain zuzen ere, bisitaldion kari interesa areagotu eta birramona zein emakumeen eta psikiatriaren arteko loturaz ikertzen hasi zen Itxaso Martin. Martina narratzaile duen zatia legez, Veraren zatia ere intentsitate handiz kontaturik dago, eta irakurtzen jarraitzera bultzatuko gaitu etengabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak