kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Sukar ustelaren urtea / Omar Nabarro - Edorta Jimenez / Txalaparta, 2004

Sukar ustelaren urtea Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-09-17

“Argiaren azken pausalekua da Lisboa”. Halaxe hasten da Sebastian Zubiletakoa izeneko gazte bizkaitarraren kontakizuna. 1558. urtea da, eta Nuestra Señora de las Ánimas, “guk huts hutsik Ánimas generitzon karraka hura”, Tajo ibaiko uretara jo beharrean da, hantxe baititu zain Armada Txit Zorionekoaren gainerako ontziak, Errege Filiperen aginduz Ingalaterraren aurkako gerrara noiz abiatuko. Pasaiatik irten, Bizkaia eta Finisterren gaindi Lisboara, eta hortik Coruñara. Horixe kontatzen du liburuak: ibilbide laburra, espazioari begiratuz gero; denbora-tarte horretan, ordea, denetarik biziko dute, bai Sebastianek, bai Ánimas zein beste ontzietako eskifaiek. Horien artean nabarmenena eta beldurgarriena, sukar ustelaren izurria: Heriok betiko eramango ditu zenbaitzuk, eta biziki ikaratuko beste batzuk. Ontziek eurek ere, ekaitzez ekaitz eta porturik portu, direnak eta ez direnak biziko dituzte.

Izugarrizko dokumentazio-lanaren ostean eta benetako gertakarietan oinarrituta, eleberri historiko mardula osatu du Edorta Jimenezek. Hizkera ere, oinarrian mendebaldekoa, ezin hobeto egokitzen zaio garaiari eta, zinez, XVI. mendean idatzitako liburua dela pentsaraziko digu. Idazleak oso estilo erakargarria darabil, eta tempo geldoak ez du inolaz ere galarazten kontakizuna bizi-bizia izatea: tentsioa primeran islatuz, geure arreta bereganatuko du. Piztien itsasoa trilogiako bigarrena baita, Sukar ustelaren urtea gomendatzeak, gainera, automatikoki beste liburu bi gomendatzea ere badakar: Baleen berbaroa (1999) izenburudunak, hiruren artean lehenak, Sebastian horraino zelan ailegatu den kontatzen du; Azeria eta lehoia (2007) izenekoak, aldiz, hortik aurrerakoa.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak