« Scanner | Ogibiderik zaharrenak »
Xahmaran / Jon Arretxe / Erein, 2009
Xahmaran Saioa Fernandez de Arangiz / hirinet.net, 2012-04-18
Oraingoan idazle bizkaitarra nobela beltzera hurbiltzen da, hala ere, Jon Arretxek ez du baztertzen bere aurreko lan guztietan bestelako kultura eta herrialdeak deskribatzeko duen grina hura. Hortaz, bidaia liburua eta nobela beltza dugu eskuartean, xenofobia eta kurduen gatazka hizpide dituena, hain zuzen.
Familia kurdu baten istorio latza kontatzen duen liburu honek Istanbul-era eta Munich-era eramaten du irakurlea, bi hiri hauetako bizimodua plazaratuz eta turkiarren eta konkretuki, kurduen kultura eta bizimodua erakutsiz. Izan ere, kontatzen duen istorioa tristea da oso; idazleak esan bezala, “ohoretik desohorera doan bidaia da”. Kawa gazte kurduak bere ama gaixoa zaindu behar du eta etxera dirua eramateko jendea akabatzen du enkarguz. Egun batez, horrelako enkargu batek arazoak sortzen dizkio eta Munich-era alde egin behar izaten du. Bertan, Baran anaiarekin elkartzen da eta pixkanaka, bere bizitza suntsitzen hasten den errealitateaz jabetzen da. Gauzak ez dira, ordea, berak pentsatzen zituen modukoak.
Beraz, nobela bortitza eta krudela den honek errealismo handiko deskribapenak ditu bere baitan. Arretxeren liburu guztien esentzia mantentzen du eta xehetasunez betetako deskribapenak nonahi topa daitezke, idazlearen ukitu. Modu honetan, Istanbul hiriaren edertasuna eta giroa trebetasun handiz transmititzen du eta istorioa benetan krudela izan arren, bertako xarma guztia hauteman daiteke Xahmaran obran.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez