« Ongi, baina ordekan | Alkasoroko Benta »
Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014
Plok-plok-plok Amaia Alvarez Uria / Argia, 2014-06-01
Liburu honek, kontrazalean irakur daitekeenez, “bikote haustura mingarri bat du abiapuntu”. Protagonistak barne bakarrizketaren bidez bere pentsamendu eta sentimenduak okada luze batean botako dizkigu orriotara. Gero, botatakoari begiratuz gero, botere harremanei buruzko hausnarketak topatuko ditugu tarteka, nola familiaren barruan, kuadrilla eta lagunekin, hala herria eta komunitatearekiko norberaren kokapenari dagozkionak. Maitasun erromantikoaren pisuari buruzkoak ere han hemenka egongo dira sakabanatuta, menpekotasun afektiboa eta sexu eta desio jolas eta borrokak. Loturak, kateak, bakardadea eta ihes egiteko beharra. Parral, Zuloa, Berlin, Denver, Beefeater, Toblerone, Nirvana edo Anari ere hor daude. Charles Bukowski ere bai, jakina.
“Hank Txinaski (euskal) emakume (gazte)a balitz?” Galdera hau izan zitekeen kritika honen izenburua, baita liburu honen haria ere. Irakurketa honek gogora ekarri dit Ean duela urte batzuk uztaileko gau batean taberna batean izandako elkarrizketa bat. Nola gustatu ahal zaio Bukowski feminista bati? Nola irakurri ahal ditu feminista batek misogino baten ibilerak eta horrekin gozatu? Nire ustez liburu hau izan daiteke galdera bihurri horri erantzuna emateko saiakera bat, (baita paragrafo honen hasieran botatakoari ere).
Iban Zalduak Uxue Apaolazaren lehen lanaren hitzaurrean zioen (buruz ari naiz) bertan irakur zitekeela zakilak loditu egiten zirela. Danele Sarriugarteren lehen lanaren hasiera aldean ordea, alua bigundu eta umeldu egiten da, eta amaierara hurbiltzean protagonistak dio gozatzen duela bere maitalearen aurpegiari begiratzea uzkia taladratzen dionean. Kritika honek “Letrak mamituz” izenburua ere izan zezakeen. Euskal emakume idazleak azken urteotan gorputza lehen planora ekartzen ari dira eta Sarriugarteren lanak joera honi ematen dio segida. Erraiak. Bihotzari, gibelari, hesteei, aluari entzuten die protagonistak. “Gorputza da jomuga eta lanabes” irakurri ahal dugu. Mari Luz Estebanek gurera ekarritako subjektu haragiztatuak hitz egiten dio irakurleari. Egokitu zaion rol sozialaren lokarriak agerian utziz doa orriz orri narratzailea, orainaren eta oroitzapenen artean, eta kate horiek apurtu nahian urratutako azalari begira dabilenaren hotsak ditugu irakurgai.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez