kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jainkoaz beste - Aberriaren idolatria / Luis Haranburu Altuna / Hiria, 2014

Gurutzearen zama uzteko saioa Mikel Asurmendi / Berria, 2014-05-25

Saio landua eta irakurtzeko erraza duzu Jainkoaz beste, Aberriaren idolatria, baita egokia ere. Euskaldunon historia eta ideologiak jorratzen ditu, abertzaleena oroz gainetik eta ezker abertzale/ETAren binomioarena bereziki. Erlijioak eta jainkoak abertzaleengan duten munta azaltzen du, hots, euskaldun fededun izanaren ondorioa. Errelatoen beharra dugun garaion, gure pentsamenduaren errelatoa berritzen laguntzeko saioa.

Liburuaren funtsean sakondu aitzin, ohar pare bat:

1) Saioa landua da, baina merezi luke “orrazketatxo”-ren bat gehiago idazketa —akats ortografikoez ari naiz— txukunagoa izateko. Ez da liburu eta argitaletxe honen gabezia soilik, besteen liburuetan ere lanketa eskas hori agerikoa da usu.

2) Luis Haranburu Altuna da egilea (Alegia, Gipuzkoa, 1947), eta komenigarria da bera ez estigmatizatzea. Hots, Haranburu Altuna erlijioan, abertzaletasunean edota marxismoan hezi izan arren —Mikel Azurmendi, Jon Juaristi, Jon Sudupe… eta beste zenbaiten artean, bat-bedera eta inor inorekin nahastu barik—, saiogilea jeltzaletasunarekin eta ETAren tasunekin biziki kritikoa —bilakatu— da. Hain kritiko ere, ezen eta abertzaletasunaren “etsaia” izatearekin estigmatizatuta dago —eta daude—. Horiek horrela, bere pentsamendua edota liburuak “errefusatuak” izaten dira hainbat abertzaleren aldetik. Hartaz, horrek liburuaren irakurketa eta balioa baldintzatzen dituelakoan nago.

Segi nadin liburuaren azaletik beretik: Felix Likiniano anarkistak asmatu anagrama (ETAren anagrama: sugea eta aizkora) eraldatua ageri da: gurutzeak hartu du aizkoraren tokia. ETAren anagrama Higiaren koparen plagioa iruditzen zait. Berau farmazeutiko lanbidearen ikur ezagunenetako bat da. Kopan edo kalizan kiribildutako sugea ageri da. Sugeak boterea irudikatzen ei du, kaliza erremedioen ikurra delarik.

ETAren anagrama “aizkora beste sendo eta sugea zuhur antzo” definitu zuen norbaitek. Saiogileak gurutzearen (boterearen) zantzuak antzeman ditu aizkorarenean. Alabaina, saioa ongi ulertzera, euskaldunon erremedioa ez dira ez aizkora ez gurutzea.

Edonola den ere, saioak kontrobertsiarako ematen du, askorako eman ere. Eta horretarako Doctor Ecclesiae, hots, Elizak ditu doktoreak. “Gure” eliz eta kapera barrutietako pentsalariengan pentsu dut. Komeniko litzaiguke arrazoiz adina zentzu izatea, eta, ideietan bat egin beharrik gabe, euren arteko eztabaida emankorrak gauzatzea errespetuz.

Jainkoaz beste. Aberriaren idolatria saio kritikoa da abertzaletasunaren ondorioekin. Ezkerreko abertzaletasunaren jardueraren (ETAren indarkeriaren) okerrari egiten dio arbuiorik handiena, baina saioa hori baino askoz gehiago da. Euskaldunon erlijioaz gain, geure —pertsonon— askazia, emozioa, kontzientzia eta memoria lantzen ditu, ondo landu ere. Euskaldunon jainkoa du jomuga bereberki. Eliza katolikoaren izaera ederto agertu eta bere amaiera iragartzen du. Haatik, galdera hauxe pausatzen du amaieran: “Erlijiotik aterakoan zer?”.

Hona nire aburua: “Gure” kaperetako doktoreek auguratu dezaketenaz beste, zer egin dezakegu hiritartasuna aitortu gabeko herritarrok? Hasteko, on egingo liguke aberriaren idolatriari uko egiteak. Jainkoaz beste egitea zailagoa daukagu, naski. Kristautasunaren aurretiko jainkoengana atzera itzultzea ezinezkoa zaigu. Anartean, Zesar berriei aitzi egiten edota haien aurkako borrokan errenditzen konformatu beharko dugu.

Kontrobertsiarik kontrobertsia, osasungarria deritzot saio honi ekitea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak