kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hatsaren poesia 2014 / Askoren artean / Hatsa Elkartea, 2014

(H)amaseigarrenean aidanez Ainara Maia / Gara, 2014-05-25

Liburu honetan poetak baino gehiago, olerkariak aurkituko ditu irakurleak, eta olerkigintzaren mamira iritsiko gara; ezkutuan dagoen poesia honek ez digu diruz betetzen, baina ez da deus egin gabe gelditzen. Aurtengo hamaseigarren edizio honetan, Mikel Babiano olerkariak izan du hitzaurrea egiteko ohorea, eta berak dioen bezala, luzea izan da negua, baina udaberrian agertu zaigu olerkarion liburu edo “biz-hitza” hau, eta behar zaitu, irakurle, nahi zaitu, maite zaitu, poesia ere zu zarelako; poesia ni naiz eta Mikel olerkari lagunak zinez opa dit onena bihotzez. Poesia zer den jakiteko hartu liburu hau eta zerorrek esan!

Olerkaria beste olerkariekin gutxienez urtean behin biltzen du liburu xume honek Senperen, aurten hamaseigarren edizioa dugu eta liburuak argitaratu dituzten poeta ezagunak eta libururik argitaratu gabeko olerkari ez hain ezagunak elkartzen ditu; urtean behin argitaratzen dira “bizi-hitz” hauek, eta aukera horri esker olerkaria esertzen da eta idazten. Hitz hauek ederrak dira, ezinezko dena saiatzen direlarik adierazten eta zinezko eta benetako bilakatzen.

Olerkariok beti ere maitemindurik gaude, izugarri maite dugulako, eta Marisa Arruabarrena olerkariak, kresalak inguratzen duelarik, galtzerdi urdinak jartzen ditu eguzkia hotz dagoelako udaberrian. Bakarrik eta inor gabe, olerkaria beti maitearen zain dago, bi begi nabar andaluziarrek arras erotu dutelako. Orioko kresala Senperetik Txekiara iritsiko delakoan muxu bat igorri dit Marisa olerkariak.

Olerkari berri eta gazte asko daude, eta irriaren iturria gara denok. Bi poema txar idatzita beharbada, zaborrontzian amaitu dute eta horrela bihotza zaborrontzi bihurtu da. Olerkari ameslari eta ama maitagarri, taup eta taup Itziar Gomez lagunaren bihotza, gozo zurekin, garratz zu gabe, etenik ez heldu arte azken hatsa, eta aitortzen du Ainara dela gure olerkari ameslaria, baina baita bera ere. Muxu zaparrada eta KPMZ, Itziar!

Udaberria ailegatu zaigu liburu honekin, urtero bezala, eta inork ez daki nola gertatu den, baina olerkarion istorioak dira, beste aukerarik gabe egiten dugu aurrera eta ez da gutxi. Ba ote du oihartzunik euskal gizartean hamasei urteotan olerkariok hemen idatzi dutenak? Haien ametsak bete al dira? Gaurkoen ametsak beteko al dira bihar? Haien minak eta negarrak sendatu al dira? Hauen beldurrek eta erronkek aurrera eginaraziko ote diote bizitzan blokeatu gabe?

Ni ez naiz paratuko bataren kontra edo bestearen alde, baina beti paratuko naiz poesiaren alde. Extefana Irastortzak lehenengo ediziotik idazten du urtero eta hamaseigarrenean agur bero bana igortzen die hamasei urteotako olerkari bakoitzari. Eta Brnon dagoen Xoriño Kanthariari laster bere kantuak Euskal Herrira ekar ditzala esaten dio Juankar lagun olerkariak, eta Ainarari hitzak hegan hegaldi bakean atseginki joan dakizkion diost Andoni lagun olerkariak.

Olerkariak ez du inoiz hiltzea espero, biziko baita beti hemen. Zera, zero, zerotik hasi zeharo, zerorrek segi maitearekin eta dena bukatzen da, gure begiradak topatzen dira, mila zatitan hausten naiz. Gauza bat da liburuak argitaratzeko bizi den poeta; eta beste gauza bat da bizitzeko libururatzen den olerkaria. Hatsez hats, hatseden. The end.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak