kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Piztutako etxea / Felipe Juaristi / Erein, 2014

Poesia hausnarketak Javier Rojo / El Correo, 2014-05-24

Felipe Juaristiren poesia pentsamendua eta poesia elkartu nahi dituen korrontearen barruan koka daiteke, “Piztutako etxea” liburu honetan ikus daitekeen bezala. Harreman hau, bi modutan aurkezten zaio irakurleari. Alde batetik haren poesiaren abiapuntua filosofia dela harro erakusten da. Horretarako nahikoa da ikustea zeintzuk diren poema bakoitzaren atarian agertzen diren aipuak eta filosofoenak ez diren kasuetan, beren lanbidean (adibidez zientzian) askotan filosofiaren esparrutik hurbil aritu izan direnen aipamenak baitira. Gauzak honela, poesia honek batzuetan oso itxura abstraktua hartzen du, sentimenduak baztertu edo behintzat mugatu beharrean aurkituko balitz bezala. Gaiak askotarikoak dira, bertan planteamendu etikoez, materia eta izpirituaz, edota amodioaz eta desiraz ere, hitz egiten baita. Baina azken kasuetan ere, amodioaz eta desiraz aritzen denean ere, modu abstraktuan agertzen zaizkigu aipatuta, honelako gaiek berez erakar ditzaketen sentimenduzko jarrerak baztertu nahirik. Baina batzuetan, idazleak jarritako muga estu horietatik ihes egiten dute poemek. Momentu horietan, idazleak poemari aske ibiltzen uzten dionean, sortzen da benetako poesia. Ordura arte poesiaren eta hausnarketaren oreka beti hausnarketaren aldekoa delarik, hausnarketaren zama alde batera uzten da eta benetako zirrara sortzen duten poemekin egiten dugu topo. Horixe gertatzen da poema liburu honen bigarren erdian. Gai berberak aipatzen direla ikusiko dugu, baina momentu horretan pentsamendua ez da gaia kontrolatu nahi duen bidezain zorrotza. Sentimenduen munduan barneratzen gara, non, gainez egin nahi duten emozioekin egiten baitugu topo.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak