kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hemen / Maite Toledo / Beta, 2013

Hemen Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-06

“Ontzi bat igaro zen zure bihotzetik, haren zeharbidea zu gabe egiteari uzten ez diona”, Sophia de Mello poeta portugaldarraren aipu horrek dakar Maite Toledoren poema-bilduma berriaren hasiera. Maite Toledok Hemen izenburupean bildu ditu haren bigarren olerki liburuko poemak.

Maite Toledo Saralegi, Zaldibian jaiotako antzuolarrak, Turismoko unibertsitate ikasketak ditu, UNEDen eginak, baita Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan ere. Askotariko komunikabideetan kolaboratu du, eta zenbait literatur sari jasotakoa da.

Ametsaren aro berria komiki-liburua argitaratu zuen 2005ean, gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzulia, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian.

Tekno+turismoa saiakera lana iaz argitaratu zuen, Gipuzkoako Deba arroa erreferentzia-eremu geografikotzat hartuta, industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketaren emaitza da.

Jet Lag olerki liburua ere 2012an argitaratu zuen, Ediciones Betarekin. Eta Ediciones Betan topatuko duzue ere Maite Toledoren bigarren liburua, Hemen. Liburuko atalei jarri die “Hilezkortasunera igaroa”, “Poesiak salbatuko gaitu”, “Zu zeu” eta “Nabigazioak”.

Leku askotan da Hemen, baina, batez ere, Sardinian. Italiako bigarren uharterik handiena da Sardinia, mediterraneoa bisitatzen duen turista ugariren jomuga ikusgarria. Parke Nazional izendatuta dago artxipelagoa, hortaz urbanizazio erasoetatik libre da. Maite Toledoren liburuko indar eta tokietako bat hori da. Hala ere, tokian tokira aldatuko gaituzte poemek, izan hondartzara, izan etxera ala Etiopiara. Ona delako edozein toki, poesiarako.

Eta baikor dator Maite Toledo, poesiak salbatuko gaitu esanez. Eroso nabari zaio olerki horietan, nor den garbiago izango balu bezala. Gozamenera eraman du liburuak. Gozagarri egiten zaio hitzekin jolastea, baita haien kokapenarekin ere.

37 olerki bildu ditu liburuan, batzuk laburrak, oso laburrak, besteak ez hainbeste, zer kontatu duenaren arabera. Baina poema bisualak dira gehienak, batez ere laburrak. Laburrenetako batean dio: “Belar meta, pilatutako belarrak./ Pilatutako poesiak, metapoesia ote?”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak