kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Oteiza profetaren 14 hitz / Patxi Ezkiaga / Bermingham, 2012

Derbitxeen dantza Jose Luis Padron / Bilbao, 2012-01

Oteiza, profetaren 14 hitz 14 palabras proféticas (Bermingham Edit., 2011) da Patxi Ezkiagak kaleratu duen azkena. Liburuari beste izen bat eman beharko bagenio, ‘Egunerokoaren birjintasun eremua’ deituko genuke. Izan ere, liburuaren asmoa Aragoiko Pirinioetako Gallinero mendiaren hegaletan dagoen eremitorio batean sortu zen, gero, burutzeko, Belagua eta Arantzazutik pasa bada ere: “Gogoan dut —aitortu du Ezkiagak—, bakardade hartan emandako egunetan, naturaren, Unibertsoaren derbitxe ikusten nuela nire burua, jira-biraka gauza guztien azalean eta hondoan, batik bat giza bihotzarenean dagerren presentziazko puntutxo baten inguruan. Behin eta berriz saiatu nintzen izatearen erdigune misteriotsu honi izena ematen, bekatuak eta ilusioak ukitu gabeko ezerezaren puntua behar zuela izan pentsatzen bainuen, egia hutsarena, oso-osorik Absolutuari dagokion txinparta, geure buruaren fantasiek, gure nahiaren basakeriek ezin ito dezaketena”. Eta Thomas Mertonen poema batekin topo egin zuen.

Idazle eta monje trapatar amerikarrak “le point vierge” deitzen zuen. “Diamante garbi bat bezalakoa da —idazten zuen— zeruko argi ikusezinaz dirdiraka. Guztiongan eta guztiarengan dago eta, ikusterik izango bagenu, bizitzaren iluntasuna eta krudelkeria desagerraraziko lukeen eguzki baten aurpegi dirdaitsuko bilioika argi puntutxoak izango lirateke”. Gero, intuizio hori zehaztu nahian edo, “paradisuak guztiz inguratzen gaitu, eta guk ez dugu ulertzen”, idatzi zuen.

Paradisu horretara itzultzea, itzulera horretarako bideak ezagutzea pasio bihurtu zen Ezkiagarengan, eta idazteari ekin zion, Oteizaren Arantzazuko apostolu-profetak irakurtzeko modu egokia izan zitekeela sinetsita eta, beren garraztasunean, aukera aparta ematen ziotela poetaren lanbide edenikoari. Horregatik, hamabost poema hauetan, hemen, gure lurraren egunerokotasunean kokatzen dira “birjintasun eremu” horiek, gure kontzientzia zatitu gabeko xalotasunera, bere funtsezko jakituriara eta errukira itzultzen denean.

Poema hauek, modu oso apalean, bizitza guztiarekiko harmoniaren sintonian jarri nahi gaituzte, nolabait “birjintasun eremu” horren kontenplazioak Jainkoaren paradisu berri egin gaitzan, itxaropenaren sakramentu eta, une berean, kontraesanaren ikur, derbitxeen dantza kosmikoarekiko batasunak suspertuta, bizitzaren taupada beraren erritmoan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak