kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ilunorduak eta argilaurdenak / Joxantonio Ormazabal / Elkar, 2007

Poz eta tristura Jose Luis Padron / Bilbao, 2010-06

Jendetza batu zen Tolosan, Joxantonio Ormazabal (Zegama, 1948-2010) idazlearen aldeko azken agurra ematera. Bere heriotzaren albisteak hotzak trabaturik utzi du euskal letren mundua, aspaldian ez bezala. Euskal haur eta gazte literaturaren eboluzio nabarmen eta etengabekoan protagonistetako bat izaki, Joxantonio Ormazabalek haurrentzako hizkuntza literarioa bera baliabidez eta xamurtasunez janzten asmatu zuen, haur eta gazteak helduak baino gehiago irakurtzera modu ederrean bultzatuz.

Egindako lana aurrera berak bakarrik eraman ez bazuen ere, Joxantonio Ormazabal irakasle, idazle eta editoreak irakurtzeko zaletasuna bultzatu eta eskolan irakurgaiak lantzeko moduetan asko lagundu zuen, haurrentzat egiten diren literatur lanei buruzko interesa egunetik egunera handiagoa izateraino.

1983an bere lehen bakarkako lana, Margolin tximeletaren istorioa plazaratu zuenetik, hamaika liburu argitaratu zituen Haur Literaturan. Azken liburua, joan den hilabetean bertan aurkeztu zuen: Ehun ipuin hitz gutxitan (Elkar, 2010) izenekoa. 2009an Zirkua Amets album ilustratua plazaratu zuen Iraia Okinarekin batera.

2007an Ilunorduak eta argilaurdenak olerki bilduma atera zuen, eta niri iaz gazteleraz jartzea egokitu. Hori opari ederra egokitu zitzaidana! Ilunorduak eta argilaurdenak kalitatezko liburu garrantzitsua da niretzat, haurrentzat zuzendutako testuei dagokionez, inoiz horrela erabili gabeko gaiak (heriotza, esate baterako) nola landu dituen ikustea gauza ospatzeko modukoa izan baita nire begientzat. Topiko asko baztertuz, Joxantonio Ormazabal gehiegizko pedagogikeriaren kontra nabarmentzen da, literaturaren bidez mundua aldatzeko ariketa ergel hori zalantzan jarriz, nolabait esateko.

“Bi eratako pozak daude munduan niretzat: poz txikiak eta poz handiak. Zer da poz txikia? Adibidez, neuk sortu eta idatzitako ipuin bat, marrazki polit batzuekin, argitaratuta ikustea. Eta poz handia? Adibidez, kalean edo eskola batean aurkitzen dudan haur batek niri esatea: ‘Irakurri dut zure ipuina eta asko gustatu zait. Nola bururatzen zaizkizu horrelako ideia politak?’. Eta nik horixe nahi nuke: zuen eskuetan hartzen duzuen nire poz txiki bakoitza poz handi bihurtzea, haur guztiei asko-asko gustatzea”. Pozik bego Joxantonio Ormazabal.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak