kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Harri hautsiak / Gabriel Korta / Egilearen edizioa, 2002

Neguko bidaiaria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-09-15

Gabriel Korta ez da poeta tipikoa, baina nire galdera hauxe da, ba ote den zeru urdin eta zabalaren azpian bere burua tipikotzat jotzen duen poetarik… Seguru asko, saiatuta ere ez genuke halakorik aurkituko, poesia berez topikoaren aurkako iharduna baita, eta poeta, zer esanik ez, atipikoen lurraldean alkate. Hitzen esanahiaz harantzago joanik, esan nahi dut Gabriel Kortak ez duela gehiegi argitaratzen (hiru liburu orain arte, autoedizioa den hau kontuan hartuz, noski), bere lana barne-gogoeta sakonaren ondorio dela, lan luze eta nekearen fru¡tu.

Hamar zati ditu liburuak: “Hitzetan biztanle”, “Ogia eta poesia”, “Maitasunaren argiak eta itzalak”, “Poemario laburra”, “Gatazkaren fruituak”, “Kale biluzian”, “Negua eta poesia”, “Zelaiak”, “Poema bat” (Maiakovskiri eskainia), “Bi kanta”. Itxura batera Gabriel Kortaren poema hauek unibertso handi eta mugagabea hartzen badute ere mendean, neguaren inguruan dabiltzala esango nuke. Negua eta neguko irudiak baitira nagusi. Negua, dena dela, urtaroa baino gehiago da Gabriel Kortaren poesian, barne-egoera zehatz eta konkretu baten adierazpide sinbolikoa baino gehiago, kanpoko mundua ere harrapatzen baitu: “Neguaren mezua/ eskaleen eskuetan zabaltzen da,/ ezer ez dutenen eskularru motzetan”. Neguak dena kutsatzen baitu, barne eta kanpoko paisaiak, barne sentimenduak eta kanpoko gertaerak. Har dezagun “Disidentzia” deitzen den poema, esaterako: “Poetaren negu luzean/ —mirotzaren begipean—/ disidente bat sortu zen elurretan,/ beti galdezka:/ zerk eraman zuen hondora/ jatorrizko itxaropenaren txalupa?/ Hain maiteak genituen askabideak,/ zerk bideratu zituen infernuetara?”.

Gabriel Kortak hitz xumez idazten du, baina hitzek soinua dute, musika dute, naturatik gertu, oso gertu esango nuke, dagoen musika: neguko lanbro eta lainoak zula ditzakeen bakarra.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak