kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xahmaran / Jon Arretxe / Erein, 2009

Uzta beltza Jose Luis Padron / Bilbao, 2010-01

“Uzta gorria” izena jarri dio Erein argitaletxeak genero beltzeko literatura lanak biltzeko sortu duen sail berriari. Henning Mankell suediarraren Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Donna Leon estatubatuarraren Heriotzarako jantzita eta Haruki Murakami japoniarraren Gauren sakonean aurkeztu dituzte. Eta Jon Arretxeren Xahmaran.

Xahmaran Ertasiako tradizioko izaki mitologikoa da, erdi emakumea erdi sugea. Kondaira asko daude haren inguruan, batez ere kurduen artean. Jakituria sinbolizatzen du, emankortasuna ere bai, sekretuen gordetzailea da, bizia nahiz heriotza eman ditzake… Emakume kurduek sarri izaten dituzte Xahmaran-en irudiak euren geletan.

Argumentuaren parte modura xenofobia eta Kurdoen arazoa bezalako gai zailak ere ukitu nahi izan ditu Arretxek. Nobela beltzetan ohikoa izaten da kritika soziala, baina Xahmaran nobelaren helburu nagusia ez da ezeren salaketa egitea, nobela beltza baita, fikzioa. Dena dela, ezinbestean azaltzen dira zenbait arazo, eta horrek trama nagusia jantzi eta apaindu egiten duela uste dut. Pertsonaia nagusiak Istanbulen bizi diren kurdu batzuk dira, Kawa sikarioa eta bere ama elbarria. Kawaren aita eta anaia nagusiak gerrillariak ziren eta mendian hil zituzten, eta amaren ametsa egunen baten Kurdistanera itzultzea da, baina Kawa ez dago horren konbentzituta. Honen beste anaia bat eta arreba bat Munichen bizi dira eta jarrera xenofoboak jasan behar dituzte.

Bidaiei buruzko literatura eta nobela beltza, biak uztartzen dabilen azken honetan, Jon Arretxek, alde batetik, nobela beltzetan ohikoa den trama interesgarriren bat sortu nahi du, eta beste aldetik kokaguneari, hiriari edo herrialdeari, ohi baino protagonismo gehiago eman, haren xarma ere islatuz eta aprobetxatuz. Fatum-en pertsonaia nagusia Lisboa bera zen, Mario Barbosarekin batera, Morto Vivace-n Parisko auzoen artean dagoen alde handia erakutsi eta islatu nahi izan zuen, eta Xahmaran-en Istanbulek berak pisu handia dauka.

Lehendik ere nahiko ondo ezagutzen du egileak Istanbul, eta idazteko helburuaz edo agian aitzakiaz, beste hiru aldiz bisitatu du, beti ere portatila motxilan, hantxe idazteko asmoz. Han egonda askoz hobeto aprobetxatu du denbora eta konbentzituago idatzi du, sinesgarritasun handiago emanez kontatzen duenari.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak