kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Arrain abisalak / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2009

Literatura abisala Jose Luis Padron / Bilbao, 2009-07

Arrain abisalak (Elkar, 2009) nobela berriakaleratu dute Etxeberria anaiek, Zarautzen girotutako polizia nobela. Hirugarrena da hau, Martin eta Xabier anai biek elkarrekin idatzitako nobelen artean. Polizi nobelak asko gustatzen zaizkiela eta, besteak beste, Raymond Chandler, Fred Vargas, Andrea Camillieri, Paco Ignacio Taibo II, Lorenzo Lunar… gustuko dituzten egile batzuen antzera, polizia eleberri on bat egin dute. Generoaren arauak errespetatuz hein batean (lagunarte itxi bat, giro ilun euritsua, alkohol asko, hildako bat hasieratik, adiskideen arteko susmoak…), baina gure parajeetara ekarrita; azken hau ez geografikoki bakarrik (hori ere bai, Zarautzen kokatua baitago, benetako taberna eta kaleak aipatuz), baina baita kulturalki ere (hizkera eta esamoldeak, kirol erreferentzia, ardoaren eta txikiteoaren kultura, gatazka politikoaren fondo ahaztezina…). Eta asmatu dute.

Protagonistetako bat, Tasio, arrain abisalei buruzko itzulpena egiten ari da. Argirik ez da iristen haiek bizi diren tokietara, gustura daude itzal artean. Zuzenean esaten ez den arren, hain esanguratsua eta indartsua iruditzen zaidan metafora horren sakonean, eleberriko pertsonaien eta arrain abisalen arteko konparazio-jolas bat egin nahi izan dute. Irudia oso egokia jotzen dut nik ere, izaki hauen ezaugarriengatik: iluntasunean bizi dira, bakarrik ia beti, inork ez daki asko haien berri, eta presio itzelen azpian irauten ikasi dute, hainbeste ze, ur azalera aterako bagenitu, lehertu egingo liratekeen. Misteriotik asko du itsasoak gainera: itsas sakoneraz baino gehiago omen dakigu ilargiaz (eta gure planetaren hiru laurdenak dira itsaso).

Zarauzko “Euskalduna” tabernan beste garai bateko erruleta geratzen da oraindik. Gauza bera omen dira, hor, zortea eta justizia. Une batean protagonistak, Tasiok, egiten duen gogoeta da hori, hemen dugun egoera judizialari kritika eginez zeharka. Tartean-tartean modu horretako zenbait komentario jarri dituzte pertsonaien ahotan, nobela beltzak, berezko duen tramaz gain, kritika soziala ere jorratu behar duela iruditzen zitzaielako egile biei.

Arrain abisalak. Bai, konparazio ederra egin daiteke gure literaturarekin ere: iluntasunean bizi da, bakarrik ia beti, inork ez daki asko haren berri,… baina egon badago, eta bizi, bizi da.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak