kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2009

Hor Kongon Jose Luis Padron / Bilbao, 2009-05

Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) Bernardo Atxagaren azken nobelaren harira, Asteasuko idazlearen literatur estiloan eman den erregistro aldaketa erabatekoa izan dela nabarmentzen da letra larriz. Nahita bilatutako urrutiratze moduko bat dela lan berri hau, Obabarekin sortu zuen mikrokosmos hartatik. “Obabak jadanik ez du zentzu poetikorik niretzat”, halako zerbait esan zuen Atxagak berak liburu aurkezpenean, “kito, amaitu da”.

Ez naiz orain hasiko Teruelgo herriak antolatu zuen kanpaina bikain hartan bezala “Obaba ere existitzen da” aldarrikatzen hasiko, baina bai azpimarratuko dut ikaragarri penatzen nauela idazlearen ahotan hori entzuteak.

Ulertzekoa da hark bere literatur sorkuntzaz bestelako asmoa edukitzea. Bosniarra, Frantziarra, Hungariarra, Japoniarra ez dakit, baita euskal idazlea izatea oso nekeza gerta daiteke, are gehiago gurea bezalako garaian. Edonor desesperatzeko modukoa. Eta iruditzen zait jendearen iritzia maiz ozpinegia izan dela Atxagak Obabakoak (1988) publikatu eta orain arte kaleratu dituen ia lan guztiekin, Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003), eta abar.

Atxaga poeta bikaina iruditzen zaidala beti esan dut. Galdetu Lizardiri. Ziutateaz (1976) eta Etiopia (1978) erreferentzia-puntua izan ez ezik, maisu lanak dira ere niretzat. Baina Euskal Herria, literatur gaitzat hartuta, haren inguruan erakarri duen lengoaia poetikoa ere ohiz kanpokoaren neurrietara moldatzeko modukoa dela uste dut. Gutxitan ibilia naiz euskarazko narratiban berea bezalako sentimenduzko geografia mesedegarri batean.

Halaz guztiz ere, gaude, niri hala iruditzen zait, baina oker ere pozik aritzeko arriskuz, gaude, diot, gurean, berri-lapiko gaiztoen gisa, Atxaga idazleak noiz kale egingo, bere lan berriak noiz porrot egingo duen kaleratzerakoan, haren azkenaren azkena noiz helduko zain bezala. Munduan diren liburu onenak denak ez dituela ikusteko gauza banaiz ni ere, baina euskal idazle sortatxo bat kenduta, nor da gaur horrelako lan on bat egiteko gaitasunarekin. Obaba zaleon zorionerako, Atxagaren poesiaren autoak etxerako bidea ahaztuko ez duela espero dut.

Eta nobela berriaz? Gazteleraz irakurri dut, hala nahita. Ezagutu egin nahi nuen, ikusi. Eta Atxagak sortutakoaz zer dakit nik, baina Asun Garikanok lan handia egin du, bikaina.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak