kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Bide ertzeko printzak / Andoni Salamero / Apatx, 2006

Bide ertzeko printzak Jose Luis Padron / Bilbao, 2007-02

Bide ertzetik idatzi ditu Andoni Salamerok (Zumarraga, 1967), bihotz bideetara hurbildu da Andoni Salamero bigarrena duen poema liburuko lerroak idaztera. Urtetan zabaldutako sentiberatasuna izan du lan honetan gidari eta izar. Atseginez berak erditutakoa gurekin partekatu nahi du. “Hartu opil hau, banatu, zatitu eta hitzen atzean legamia, orea, eskuak eta bihotza antzematen badituzue ni aseta nago”, esan du poetak.

Bere bizia, beretzat bakarrik ez dela sentitzen duen poeta dugu Salamero. Bere gizatasunean jaiotzen gara besteok, eta bere bihotz zabaltasunean piztuko ginateke betiko, hilabete gutxira bizia galdu behar bagenu: “Ez, lagun, ez,/ askok diotenaren aurka/ ni ez naiz jaio hiltzeko./ Jaio naiz bizitzeko/ eta bizia biziro biziz,/ uneoro, jaiotzeko”.

Andoni Salameroren barru-barruko maitasuna barrurantz, gure barne-zokoetara bidea argitzen digu, eta berri-jario ugaria eta gozoa da bidearen nahigabea. Poeta honen maite lainoa gizakiaren barne-begietan aztarnak uzten dituen horietakoa da, burubideak, hitzak eta eginak bezain boteretsua, bizibidearen zauriak bezain sendagarria: “Argibide bila ibili aurretik,/ argi izan bidea”.

Ez ditu disimulatzen bere sinesmen eta sentipenak. Horregatik islatu ditu lerro hauetan ulertzen eta ikusten dituen bezala: “Arren!/ Otoi!/ Hitz bat!/ Bilaka dezadan, otoitz!”. Bere goi-ikusketak eta mistika-dohaiak aitortzen dizkio irakurleari, bere egunerokoak mamituz, bere bizitzakoak josiz, ustegabeko zerbait agintzen digun aitortza argia.

Bi lerrotan ematen dizkigu gogoeta saiatze luzearen jakintza beroak, “‘Nik bakarrik dakit ezer ez dakidala’ —zioen Sokratesek./ Ustez, asko dakien gehiegi dago oraindik, tamalez”, txinatar tradizioaren eskolarik hoberenen doktrina etiko, politiko eta pragmatikoan bezalaxe, gizartearen elkar bizitza ederrago baten alde, gizakiaren eta naturaren arteko harreman traszendentearen bila, “Asfaltu ondoko lore ttipi,/ izotz zuritan/ Udaberri”, eta aipamen laburrak baina sakonak lortuz, japoniar literaturaren egiturarik ederrenetako den Haikuetan bezala: “Ekaitza./ Haizea, geranioak astintzen./ malko gorriak!”.

Bide ertzeko printzak (Apatx, 2006) Koldo Cadiernoren tintaz eginiko marrazki nabarmenak biltzen ditu bide lagun, garden. Bitxi bat da.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak