kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gure Jerusalem galdua / Aingeru Epaltza / Elkar, 2013

Idazkera bikaina Javier Rojo / El Correo, 2014-05-17

Aingeru Epaltza idazle ona da. Horretan ez dago inolako dudarik. Gure artean idazle gutxi dago euskal esaldiak eta hiztegia nafarrak erakusten duen maisutasunarekin erabiltzeko gai denik. Izan ere, Aingeru Epaltzak klasikoak irakurri ditu, eta baita asimilatu ere. Idazkeran duen mailaren erakusgarri izan daiteke “Gure Jerusalem galdua” izenburuko nobela honetan agertzen dena. “Erresuma eta Fedea” sailaren hirugarren atala da, eta aurreko nobeletan azaltzen zenaren jarraipen moduan aurkezten zaio irakurleari. Gertakariak XVI. mendean kokaturik daude, Nafarroako erresuman. Nafarroa bere egin nahi zuten erregeen arteko tirabirek eta mende horretan erlijio gatazkek sortutako giroak markatzen dute argumentuaren nondik norakoa. Saga baten moduan aurkezten diren kontakizun historikoak dira, beraz, idazlan hauek. Atal honetan agertzen zaigun protagonista Joanes Mailu dugu, Nafarroako erresumaren eta erlijio erreformatuaren alde agertzen dena, desengainuak zinismora lerratu duen heroi nekatua. Bi osagai horiek kontuan hartuta, historiaren zurrunbiloetan galtzaile suertatu den euskaldun mota baten eredu dugu pertsonaia. XVI. mendearen azken aldean pertsonaia hau erresumaren (Nafarroaren) eta fedearen (Erreformaren) alde konspiratzen ikusiko dugu, nobela sail honen izenburu orokorrean esaten denaren ildotik.

Lehen eta behin, irakurleari ohartarazi behar zaio adi egoteko bertan kontatzen direnen testuinguru historikoa begi-bistatik ez galtzeko, bestela, argumentuaren azpian dagoena ulertezina egingo zaio. Eta, bestalde, ahalegina egin behar du sail honetako aurreko nobeletan azaldutakoa gogoratzen, hemen kontatzen dena aurrekoen segida da-eta. Ahalegin horiek egiten baditu, espia nobela bezala irakurtzen den testu baten aurrean dagoela konturatuko da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak