kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014

Erraiak Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2014-05

Azken bikote harremanaren porrota aitzakia, errepasoa ematen die narratzaileak bere buruari zein ingurukoei. Errepaso zinez intimoa, hirugarrenen begiradatik at, eta, ondorioz, ziztatzailea. Bereak eta besteenak zuritzeko betarik hartu gabe; ankerkeriatik oso gertu, batzuetan, eta bizitzak tarteka eskaintzen duen samurtasunari leku eginda, bestetan.

Askatasuna eta lotsa eza darizkio liburuari, eta umore sarkastiko ordainezinak bustitzen ditu gogoetak. Gerta daitezke mingarriak irakurlearentzat berarentzat, identifikatuta senti daitekeen heinean. Aringarriak ere bai, Euskal Herrian bera bezala bizi eta sentitzen direnak, horiek ere, badirela ohartuta. Kontalariak, nagusiki, bere burua paratzen du aurreiritzien eta hautsa alfonbra pean ezkutatzea maite dutenen suminaren jomuga. Hori bai, jakinaren gainean argi-ilunen eta kontraesanen nortasunari, euskaldunok ere “pairatzen” dugun horri, ahotsa ematen ari zaiola.

Eta estiloa. Nork bere buruarekin izaten dituen bakarrizketen anarkia, oroitzapen batetik bestera jauzi egitea, gaiak nahastea, denbora-espazio koordenadei eta narrazio lineal eroso eta zuzenei muzin egitea, barnetik marea zoroa bezala datorrenari, nahita, muga guztiak kentzea. Hori guztia, konplexu eta kortseetatik askaturiko euskaran, biltzen duen edukia bezain pertsonal, ausart eta garaikidean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak